X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

1. maila

Euskara eta Literatura DBH 1 - EGGD
Produktu berria

Euskara eta Literatura DBH 1 - EGGD

ISBN: 9788491068402
Kodea: 171466

Egizu Gauzak Gerta Daitezen (EGGD) proiektua DBHrako Ibaizabalen proposamen berria da.
 
Ibaizabalek proiektu hau bitarteko bat izatea nahi du, Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan hezkuntza eraldatzeko eta etorkizunean talentua eta mundua kudeatzeko gaitasuna proban jarri beharko dituzten herritarrak gaitzeko. Horretarako, EGIZU GAUZAK GERTA DAITEZEN proiektua lau ideia nagusitan oinarritu dugu:
 
1.- Maker kultura aplikatzea
● “Egizu zuk zeuk; egizu besteekin” ideia izango da balio nagusia. Hala, bizipenari, esperientziari eta partekatzeari emango zaio lehentasuna ikaskuntzan.
● Sormena eta esperimentazioa sustatzen dira.
● Eginez ikasten laguntzen duten metodologia aktiboak erabiltzen dira: lankidetzan oinarritutako ikaskuntza, proiektuak, PBL, flipped classroom...• Talentua kudeatzea
 
2.- Talentua kudeatzea:
Konpetentzietan oinarrituta egingo dugu lan, hiru ikuspuntu hauetatik:
● Ikasi: ezagutza eta kontzeptu berriak eskuratzea.
● Egiten ikasi: erabakiak hartzea, arazoak konpontzea, erronkak onartzea...
● Izaten ikasi: emozioak identifikatzea eta adieraztea, autoestimua garatzea, enpatia lantzea...
 
3.- Digitalean heztea
● Tresna eta baliabide digitalen erabilera ikaskuntzan txertatuko dugu, tresna horiek zuhurtziaz eta arduraz erabilo direla bermatuz.
● Testuinguru digitalean lan egiteak iraskuntza-ikaskuntza prozesua pertsonalizatzea eta egokitzea ahalbidetzen du.
 
4.- Motibazioa sustatzea
● Gamifikazioaren bidez, ikaslea ikaskuntza prozesuaren erdigunean jarrita, jakintzak testuinguru errealetan kokatuta eta akatsak ikasteko aukera gisa hartuta, norberaren motibazioa sustatzea lortuko dugu.
 
Proiektuaren materiala:
Ikaslearen materiala: Liburua, paperean eta formatu digitalean.
Irakaslearen materiala: Gida didaktikoa, liburu digitala eta baliabideen webgunea.
 
Proiektuari buruzko informazio gehiago ezagutzeko >>>sakatu HEMEN<<< eta ikusi webgunea.
 
Hizkuntza: Euskara Batuan.
Etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza -DBH-.
Ikasturtea: 1.
Proiektua: Egizu Gauzak Gerta Daitezen.