- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Material Escolar
- Haur Hezkuntza
- 4 urte
Haur Hezkuntza
4 urte
KUMI: Ibaizabalen proposamenak Erlijioa lantzen du PROIEKTUKA.
9 proiektu Haur Hezkuntzako etaparako. Irakasleak hiru proiektu arte aukera ditzake ikasmaila bakoitzean edo haietako bat modu independientean gara dezake.
Gida didaktikoa digitalean. Irakasleak proiektuka lan egiteko behar duen guztia eta edukiak lantzeko azalpenak eta iradokizunak biltzen ditu.
Ikasgelako materiala. Proiektu bakoitzak bere poltsa du; bertan topatuko duzu ikasleek proiekturako beharko duten material guztia:
- Formatu handiko horma irudia,proiektuko zenbait alderditan sakontzeko.
- Arteari lotutako laminak: horma irudian landutako gaiaren inguruko adierazpen artistikoak, historian zeharrekoak.
- Santuen bizitzen liburu erraldoia: proiektu bakoitzean, santu edo Kristautasunaren sinesle handi bati egingo diogu erreferentzia.
- Santuei buruzko fitxak: liburu erraldoiko santu protagonistaren bizitzari buruzko datu gehiago ezagutzeko laminak.
- Trokelak: ikasgelan jolasak egiteko erabiliko dira.
Erlijio sena pizteko ibilbidea. Egingo duten bideari esker, haurrei beren buruaren kontzientzia piztuko zaie. Esnatze erlijiosoan lagun egiteko, bizi esperientzia sakonetatik abiatuko gara; hain zuzen, umeari bere burua ezagutzeko eta Jainkoaren Hitzaren argiranzko bizitza ulertzeko aukera emango dioten esperientzietatik.
Ikaskuntza adierazgarri egitea. Parte hartzean oinarritutako metodologia aktiboa proposatzen dugu, umeek, pixkanaka, haien ikaskuntza eraiki dezaten.
Askotariko adimenak garatuko ditugu eta ardatzetako bat adimen espirituala lantzea izango da.
Hauek dira proiektu bakoitzean egingo duten ibildearen urratsak:
● Umeen kontuak
● Denboraren makina
● Konektatu
● Niri ere gertatzen zait
● Jesus ezagutu zuten
● Guk ere ezagutzen dugu
● Aitzindariak
● Altxor ehiztariak
● Gure fedea adierazten dugu
● Asko ikasi dugu!
Proiektuari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Etapa: Haur Hezkuntza.
Maila: 4 urte.
Proiektua: KUMI.
Egileak: Carmen Pellicer, Martín Varela.
Laguntzaileak: Fundación Trilema.
Testua: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Orrialdeak: 24 lamina + eranskailuak.