X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Tximeletaren oihua

Tximeletaren oihua

Bilduma: AMESLARI

ISBN: 9788491062073
Kodea: 116465

Salneurria
14,30 €

Agregar item al pedido
Gaia:
Gerra zibila, erlijio eta politika gatazken ondorioz, Ekialde Hurbileko herrialde batean; bertan, ume soldaduak dira protagonista.
 
Girotzea: Ekialde Hurbileko herrialde zehaztugabe batean, gaur egun.
 
Laburpena:
Istorioa egun batean gertatzen da. Bishr-ek eta Mussy-k 14 urte dituzte eta Abbas-ek, 12; gerran murgilduta dagoen hiria zeharkatu behar dute, frankotiratzaile baten bila; leku ezezagunen batean dago. Ematen duten pauso bakoitzean, beren bizitza jartzen dute arriskuan; edozein lekutatik baten batek tiro egin, bete-betean asmatu eta hil egin ditzake. Egunaren amaieran, Abbas tiro batek atrapatu zuen. Orduan Bishrrek tiro egin zuen gizona lokalizatzeko aprobetxatu zuen. Hainbat denbora bilatzen eman ondoren, hiltzea lortu zuten. Orduan jakin zuten bilatzen ari ziren ezezaguna beren adineko mutiko bat zela.
 
Egilearen datuak
 
JORDI SIERRA I FABRA Bartzelonan jaio zen 1947an. Espainiako rock musikako aldizkaririk garrantzizkoenetako batzuen zuzendaria izan zen. Hogeitabost urte zituela bere lehenengo liburua argitaratu zuen. Harrezkero, ia literatur genero guztiak landu ditu: eleberria, olerkia, biografia, historia eta saiakera. Idazlan asko egin ditu eta hizkuntza askotara itzulita daude. Asko dira, era berean, jaso dituen sariak. Espainiako haur eta gazte literaturako idazleetan ezagunenetakoa eta ospetsuenetakoa da. 2007an Sari Nazionala jaso zuen eta Andersen Sarian -gazteentzako literaturako Nobelan, alegia- bi aldiz hautagai izan da.
 
Egile konprometitua izanik, giza eskubideen, ekologiaren eta bakezaletasunaren aldeko bere militantziak, munduan zehar egindako bidaia ugariek lagunduta, bere idazlanetan beti agertzen den errealitateaz ohartzera eramaten du. Bere proiektu pertsonalik garrantzizkoena, Jordi Sierra i Fabra Fundazioa, helburu behinena idazle gazteei laguntzea duena, 2004aren amaiera aldean gauzatu zen.
 
Bilduma honetan, Oroimenaren azala eta Eraztun Ospetsuaren arrastoa liburuak argitaratuta daude.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Kontakizunaren gaia gaur egungo gai goria da; erlijioaren fanatismoa eta boterea lortzeko borroka fratrizida bereizgarri dituen gerra zibilaren egunerokotasuna deskribatzen du, eta tentsioa gero eta handiagoa da, kontakizunean aurrera egin ahala.
• Ekialde Hurbileko herrialde zehaztugabe batean gertatzen da. Gaur egun gatazka zibilak eta erlijiosoak dauden eta bando armadunak aurrez aurre jartzen dituen edozein herrialderekin identifika daiteke.
• Pertsonaien alderik nabarmenena kemena eta sinesgarritasuna dira: ume soldaduak dira, eta indarkeria eta gerra nagusi diren ingurunean bizirik irauteko borrokatzen dira.
• Istorioak gatazka etikoak eta moralak planteatzen ditu; horietan, egia edo boterea lortzeko borroka eta erlijio fedea zalantzan jartzen dira.
 
Sustatzen diren balioak: Gerraren gaitzespena, bakea, elkartasuna, adorea, egiaren bilaketa, espiritu kritikoa.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza, Historia, Etika.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Jordi Sierra i Fabra.
Itzulpena: Aitor Arana.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 215 mm.
Orrialdeak: 152.
Zenbakia bilduman: 25.
Adina: 14 urtetik aurrera.