Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Joao
Produktu berria

Joao

Bilduma: AMESLARI

ISBN: 978-84-1370-055-7
Kodea: 180222

Salneurria
14,60 €

Agregar item al pedido
Gaia: Bi gaztek (João eta Chinche) topo egingo dute; haien bizi estiloak hain dira desberdinak (itsasoan bizi dena eta lehorrean bizi dena), aurrez aurre jarriko dira haien ikuspuntuak, eta horrek betiko markatuko du haien patua.
 
Girotzea: Gaur egun, Espainiako iparraldean dagoen kostaldeko hiri txiki batean.
 
Laburpena:
Miguelek kostaldeko herri batean bizimodu arrunta darama bere amarekin eta arreba Inesekin. João zibilizaziotik at bizi da Meltemi izeneko belaontzian, eta oso gutxitan lehorreratzen da.
 
Hiru nerabeen bizitzak ezustean gurutzatuko dira topaketa esanguratsuan, eta horrek betiko aldatuko du euren patua.
 
Egilea eta Marrazkilariaren datuak:
Paloma González Rubio: Madrilen hasi zuen ibilaldia, 1962an. Filologia Semitikoan lizentziatu zen, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Ikasle garaian, musika munduan sartu zen, hura baita bere pasio nagusietako bat, literaturaren ondoren; Simane musika talde sefardiaren bakarlari izan zen, eta laurogeiko hamarkadako zenbait interpretatzaile arrakastatsuren abestien kanta idazlea izan zen. Profesionalki, edizioan jardun zuen, zuzentzaile, itzultzaile eta editore lanetan. 2007an, kontakizunen José Saramago saria jaso zuen, idazketarako grina berreskuratu baitzuen, bere seme-alabei esker. Garai bertsuan, itsasoko bizitza ezagutu zuen, eta hura lehorreko egonaldi batzuekin uztartzen du, baina egonaldi horiek gero eta laburragoak dira. Helduentzako bi eleberri argitaratu ditu, eta Aurora o nunca eleberri kolektiboaren (Edelvives, 2018, AL 163) egileetako bat da; hura gazte literaturan eginiko lehen lana izan zen, eta White Raven aipamena lortu zuen.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • 2019ko Alandar sariaren lan irabazlea.
  • Eleberrian, mundu ezezaguna eta zoragarria ezagutuko dugu: itsasoan etengabe eta lehorreko arauetatik eta usteetatik urrun bizi diren nabigatzaileena.
  • Istorio honek, gainera, zibilizazioaren beraren oinarriak ere zalantzan jartzen ditu. Orrialdeotan, mundu librea eta liluragarria ezagutzen joango gara, baina, aldi berean, mundu horren muga zorrotzak ere ezagutuko ditugu. Lan honetan, batik bat, eztabaida sakonak, norabide aldaketak eta bizitzarekiko konpromisoa nagusitzen dira.
  • Narrazio erritmoa gero eta handiagoa da, elkarrizketa askoren bidez. Trama erreal eta hurbil baten inguruan eraikitako egitura linealak, atzera bueltarik ez duenak, hasiera-hasieratik erakartzen ditu irakurleak.
  • Hizkera xumea du, pertsonaien adinetara eta beharretara egokitua. João eta Miguel hitz egiteko moduak bereizten ditu: batek itsasoaren hizkuntza hitz egiten du eta besteak, lehorrekoa; hizkuntza horiek desberdinak dira, errealitateak ere desberdinak direlako.
  • Bestalde, maitasun istorio sakona eta behin betikoa da, eta arauak eta azaleko harremanak hausten ditu.
  • Egileak 2018an egin zuen haur eta gazte literaturan lehendabiziko lana, beste hamar egilerekin batera Edelvivesek argitaratutako Aurora o nunca eleberri kolektiboan parte hartu zuenean.
 
Sustatzen diren balioak: Elkartasuna, elkarrizketa, bizimodu alternatiboak, eguneroko mundua zalantzan jartzea, mundua eta itsasoa ezagutzea, hazkuntza pertsonala, heldutasuna, maitasuna, ausardia.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Paloma González Rubio.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 215 mm.
Orrialdeak: 192.
Zenbakia bilduman: 31.
Adina: 14 urtetik aurrera.