X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Ezberdina bezain gozoa
Produktu berria

Ezberdina bezain gozoa

Bilduma: EKIN

ISBN: 978-84-1370-179-0
Kodea: 182548

Salneurria
14,50 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Bikote gazte baten amodioarekiko ikuspuntu ezberdinak. Harreman toxikoa.
 
Girotzea: Euskal Herriko herri bat (eskola, patioa, parkea, …).
 
Laburpena:
Maitasun kontuak beti izaten dira emozioz koloreztatuak, arriskuz beteak, irristakorrak, kontraesanez kargatuak.
Baina batez ere sentimenduz eta emozioz jantziak. Maiteminak jotzen gaituenean ez dugu geure burua kontrolatzen, zoramenezko haizeak jotzen gaitu, askotan geure burua galtzeraino, erabat itsutzeraino. Horregatik diogu arriskutsua dela, irristakorra dela. Maiteminez itsututa gaudenean, ez garelako errealitateaz jabetzeko gai.
Eta zenbaitetan ikusten ez dugun errealitate horrek ohartzerako hondamendira garamatza. Eskerrak gehienetan hor dauden gure lagunak, hor dagoen egiatan maite gaituen norbait, beranduegi baino lehen hondamendi horretatik erreskatatzeko.
 
Egilearen datuak
 
ANTTON KAZABON: Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakasle, hogeita gehiago urte. Zuzendari ere izandua. Bertako bertso eskolaren sortzaile eta hango irakasle 1980ko hamarkadan. Beste zenbait idazlerekin elkarlanean, hainbat libururen egile.
 
Gipuzkoako ikastolen elkartean hiru urtez lanean aritua, Bertsolaritza Irakaskuntzan proiektuan. Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Bertso jaialdietan gai-jartzaile lanetan aritua eta aritzen dena. Gipuzkoako eta Euskal Herriko azken bertsolari txapelketetan epaile lanetan aritua eta dabilena.
 
Ibaizabalen hainbat liburu argitaratu ditu: Zipriztin berriak (Oker, 10), Momolo (Matxinsalto, 14), Ttantto (Matxinsalto, 35), Elurretako leopardoaren bila (Matxinsalto, 40), Manta belaunetan (Gaztetxo!, 22), Haizearen izena (Ekin, 41), Maitez eta minez (Ekin, 32), Isilik kantatzeko (Ekin, 35), Gixela nire laguna da (Txirrista, 8), Kantu bat Alikarentzat (Ekin, 46) eta Hur, Lur eta Ur (Txirrista, 12).
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Maitasunaren munduan hasierako pausoak nola izaten diren kontatzen duen istorioa.
• Egunerokotasunean bizitzen ditugun egoerekiko ikuspuntu ezberdinak.
• Emozioek gure ikuspuntu eta jarrera nola baldintzatzen duten ikastea.
• Ametsak eta desioak jarraituz gero, azkenean gure helburuak lor ditzakeguela erakusten duen kontakizuna.
• Lagunen garrantzia azpimarratzen duen kontakizuna.
• Harreman toxikoak identifikatzea eta norbere burua balioestea.
 
Sustatzen diren balioak: Autoestimua, maitasuna, autonomia, emozioak ulertzea, nork bere burua gainditzea, adiskidetasuna, familia, bizikidetasuna, gatazken konponketa.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura | Giza Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Antton Kazabon.
Azaleko ilustrazioa: Ima Mendiola.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 205 mm.
Orrialdeak: 104.
Zenbakia bilduman: 50.
Adina: 14 urtetik aurrera.