X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Ez naiz isilduko!
Produktu berria

Ez naiz isilduko!

Bilduma: AMESLARI

ISBN: 9788491067313
Kodea: 164667

Salneurria
14,35 €

Agregar item al pedido
2018ko ALANDAR Saria.
 
Gaia: Mariak, 15 urteko gazte batek, bere bikote sentimentalaren abusuak jasaten ditu.
 
Girotzea: Málaga, 2015a.
 
Laburpena:
Laura irudigile gaztea da. Duela bost urte itxi gabe geratu zen zauria itxi behar du. Izebaren opari bitxia jaso zuenean hasi zen dena: izebak bloka oparitu zion, eta badirudi blokak etorkizuneko gertakariak aurresateko gaitasuna duela. Ondorioz, protagonista arduratu egiten da blokeko orrialdeetan hiru lagun minenak agertzen diren argazkia marrazten duenean. Laura susmatzen hasi da horietako bat, Maria, aldatzen hasi dela, hiriko mutil batekin hasi berri duen harreman sentimentalaren ondorioz. Egoera jasanezina da eta, zenbait hilabetez horrela iraun ondoren, Mariak mutil lagunarekin apurtzea erabaki du, baina ezin du eta, beraz, Laurak esku hartu du, eta zorigaiztoko amaiera ekarri du.
 
Egilearen datuak
 
MANUEL J. RODRÍGUEZ. 1965ean jaio zen, Madrilen; bertan bizi izan zuen haurtzaroa eta nerabezaroaren zati bat. Sei urte eman zituen Armadan eta, ondoren, Málagan finkatu zen, familiaren jaioterrian. Bertan egin zuen lan 1992tik; Justizia Administrazioko funtzionario zen. Lanbide horren ondorioz, oso harreman zuzena izan zuen gizartearen gatazka eta errealitateekin, eta hori agerikoa da bere eleberrietan. 2007an, Noveldako Udaleko (Alacant) kontakizun laburren saria irabazi zuen. Haurrentzako eleberrien egilea da, eta umeentzako musika antzerkiaren inguruko konpainia txiki batean parte hartzen du; bertan, testuak eta abestien letrak sortzen ditu.
 
Ibaizabalen Gilen eta Kakapirri taldea (PT Sail Berdea, 20. zk.) argitaratu du.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Genero indarkeriaren inguruko istorioa: egileak badaki tratu txarren emailearen eta hartzailearen arteko harreman mota eta dauzkaten lotura patologikoak nolakoak diren eta biktimaren nortasuna nola suntsitzen den, eta hala deskribatzen ditu garatutako fikzioan.
• Kontaketak irakurlea erakartzen du; oso ongi kontatuta dago, argudioaren garapena argia, adimenduna eta eraginkorra da.
• Eleberrian nabarmentzeko beste alderdi bat pertsonaiak dira: protagonistak eta bigarren mailako pertsonaiak, edozein irakurlek ezagutzen dituen pertsonekin erraz identifikatzeko modukoak.
• Kontakizuna ondo girotuta dago, Málagan; arina, erraza eta argia da, eta bi sexuetako gazteen interesekoa izan daiteke, nekagarria eta etsigarria izan gabe.
• Neskak ohartarazteko eginkizuna du, eta mutil batzuei bere jokabidea aztertzea eragin diezaieke.
 
Sustatzen diren balioak: Genero indarkeria salatzea, zailtasunak gainditzea, adiskidetasuna eta lehen amodioa ezagutzea, ausardia, gainditzea.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Manuel J. Rodríguez.
Itzulpena: Aitor Arana.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 215 mm.
Orrialdeak: 216.
Zenbakia bilduman: 28.
Adina: 14 urtetik aurrera.