X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Antipodak
Produktu berria

Antipodak

Bilduma: EKIN

ISBN: 978-84-1370-178-3
Kodea: 182547

Salneurria
14,50 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Liburu honen booktrailerra ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Donostian 80ko hamarkadan kokatutako istorioa, ideologia kontrajarriek amodioari mugarik jartzen ez diotela irakatsiko diguna, Euskal Herriko historiako zertzeladez lagundua.
 
Girotzea: Donostia.
 
Laburpena:
Euskal Herria. 80ko hamarkada.
Jon kartzelan dagoen ETAko kide baten semea da, eta Oliva Intxaurrondoko kuartelera bidali duten guardia zibil baten alaba.
Jon eta Oliva gazteak dira eta maitasun istorio bat sortuko da haien artean Donostiako kale sutsuetan. Baina amodioa ez da batere kontu erraza izango gorrotoak eta aurreiritziek usteldutako hiri batean.
Kontakizun hau garai bateko isla da.
 
Egilearen datuak
 
GAIZKA AROSTEGI: (Portugalete, 1965). Bidaiari nekaezina, irakurle sutsua, zinemazalea. Zenbait nobela argitaratu ditu, baita haur eta gazte literaturako kontakizun eta lan ugari ere. Dokumental eta film labur batzuk ere idatzi eta zuzendu ditu. Ikus-entzunezko sektoreko enpresa batean ateratzen du bizimodua.
 
Ibaizabalen honako liburu hau argitaratu du Gaztetxo! bilduman: Txopo (34. zk.).
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Euskal Herriko 80. hamarkadako testuinguru politikoa ondo azalduta.
• Pluralitatea eta ideologien arteko ulermena lantzen da.
• Euskal Herriko gatazka politikoarekiko ikuspuntu ezberdinak ematen dituen kontakizuna.
• Familia desegituratuetan gauzak aurrera ateratzea posible dela erakusten duen istorioa, askotan zaila den arren.
• Amodioa, gorrotoa eta aurreiritziak.
 
Sustatzen diren balioak: Euskal Herriko historia, maitasuna, autoestimua, nork bere burua gainditzea, familia, bizikidetasuna, gatazken konponketa, ideologia arteko ulermena.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura | Historia.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Gaizka Arostegi.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 205 mm.
Orrialdeak: 224.
Zenbakia bilduman: 49.
Adina: 14 urtetik aurrera.