X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

12 urtetik aurrera

Xirei
Produktu berria

Xirei

Bilduma: EKIN

ISBN: 9788491062563
Kodea: 117309

Salneurria
12,80 €

Agregar item al pedido
Gaia
Oierrek gaixotasun larria du eta ospitalean dago. Gaixotasunak eraginda amets erreal xamarrak biziko ditu indioen lurraldeetan.
 
Girotzea: Gaur egun Donostian eta indioen herrialdea.
 
Laburpena
Bizitza osorako gurpil-aulki batera kondenatuta, Oierren bizitza kakaren hurrengoa da. Eta benetan zoratzen hasiko da amets erreal samar batzuetan Xirei izeneko neska puska ezagutu ondoren.
Ametsak amets, zaila baino zailagoa izango du Xireiren ondoan geratzea: hamaika oztopo gaindituta ere, maitasuna ez omen da beti nahikoa.
 
Egilearen eta ilustratzailearen datuak
 
Egilea: YOSEBA PEÑA Informatikan doktorea eta antropologoa, zientzialari dihardu unibertsitatean. Sodupen (Bizkaia) jaio zen 1977an, baina Zarautzen errotu da (Gipuzkoan); lehenago, Southamptonen (Ingalaterran) eta Vienan (Austria) ere bizi izan da. Munduko lau bazterretatik bidaiatuta, Afrika da bere helburu kuttuna.
 
Ibaizabalen Kilimanjaroko diamantea (EKIN 39. zk.) eta Baloiak arboletan (Matxinsalto 51. zk.) argitaratu ditu.
 
Marrazkilaria: ALAI ZUBIMENDI. Txikitatik komikizalea, Arte Ederretan lizentziatu ondoren haur eta gazte literaturara eta testu liburuetara zuzendutako ilustrazioak egiten hasi zen. Hainbat ilustrazio lan burutu ditu argitaletxe desberdinentzat eta orain komiki mundura itzulita komiki lehiaketetan parte hartzen ari da hainbat alditan saritua suertatu delarik.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak
• Abentura liburu honetan, indioen kultura eta ohituren berri izango ditugu
• Xirei: landara berezi baten eta neska protagonistaren izena da.
• Nobela hau Ekin saileko Fernando Morillok idatzitako Leonardoren hegoak nobelaren spin-offa eta omenaldia da.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, arazoak gainditzea,bizikidetza eta beste kulturarekiko harremana.
 
Ezaguera arloak: Historia eta Geografia.
 
Irakur gida: Xirei liburuaren inguruan sortutako irakur gida eskaintzen dizugu. Gida honen helburua liburuaren gakoak, gaiak, xehetasunak… hobeto ezagutzen laguntzea da. Gida eskuratzeko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Yoseba Peña.
Marrazkilaria: Alai Zubimendi.
Formatua: 130 x 205 mm.
Koadernaketa: Rustika.
Orrialdeak: 152.
Zenbakia bilduman: 43.
Adina: 12 urtetik aurrera.