X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Zonbigunea -9- Misioa New Yorken
Produktu berria

Zonbigunea -9- Misioa New Yorken

Bilduma: ZONBIGUNEA

ISBN: 9788491062424
Kodea: 116925

Salneurria
10,35 €

Agregar item al pedido
Gaia: Zonbien umorezko abenturak.
 
Laburpena:
Bidaia zirraragarria.
Laborategi sekretuak.
Bi zonbi eta edaritegi bat gelan.
Adiskidetasunaren indarra erreskate baten zerbitzura.
 
Egilearen eta ilustratzailearen datuak:
 
PETER WALKER. Inork ez daki nor den. Jakina da ezkutatuta dagoela Lurreko bazter-lekuren bateko uharte edo herrixkaren batean. Aztarnarik ez uzten ahalegintzen da, zonbiek aurki ez dezaten, eta jakin ez dezaten non dagoen oraintxe bertan, haiek aurkitu nahian. Zonbi Elkartean sartuta dago; elkarte hori erakunde sekretu bat da, eta agente sekretuak, zientzialariak, zonbi-gauzetan adituak diren pertsonak eta hildako bizien senideak, lagunak eta ezagunak dira elkartekide. Baina bitarteko-lana egiten dioten aukerako zenbait kontaktu ditu, eta, horrenbestez, zortea lagun badu, eta zonbiek askaltzeko jaten ez badute, argitaratzen jarraitu ahal izango du.
 
BIÉ. Bildumako ilustratzailearen izen profesionala, ingelesezko “Zombie” hitzaren laburtzapen katalandua da. Zenbait urte daramatza izen horrekin argitaratzen, baina, benetan, Xavier Carrasco du izena.
Bié komiki- eta prentsa-ilustratzailea da, eta askotariko liburu batzuetan ere lan egin du. 1966an jaio zen Bartzelonan. Gazte zela, marraztea oso gogokoa zuela ohartu zen, eta Joso komiki-eskolan matrikulatu zen; egun, bertan dihardu irakasle. Zenbait komunikabidetan argitaratu ditu bere lanak; besteak beste, hauetan: El Jueves, El Periódico eta Cavall Fort.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Gaia modakoa da, baina abenturaren ikuspuntutik erabilita dago, egilearen umore sotilarekin eta irudigilearen irudi barregarriekin batera.
• Narrazio dinamikoak eta intriga handikoak.
• Orrialdeak ikusgarriak dira oso, eta nabarmendutako tipografiaz beteta daude.
• Istorioak osoak dira.
 
Sustatzen diren balioak:
Umorea serioegiak direla eman dezaketen egoeren larritasuna arintzeko baliabide gisa erabiltzea. Elkartasuna eta adiskidetasuna. Arazoak gainditzea. Egoerari neurria hartzen ikastea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Bilduma honetako beste izenburu batzuk:
1. Heriovilleko sekretua
2. Zonbi Parkean harrapatuta
3. Zonbi mutanteen gaua
4. Faraoiaren gordelekua
5. Hildako bizidunen itsas bidaia
6. Kanibalen uhartea
7. Memo kapitainaren gotorlekua
8. Z Jokoetako izarrak
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Peter Walker.
Ilustratzailea: Biè.
Itzulpena: Ane Garmendia.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Flexibook.
Formatua: 140 x 205 mm.
Orrialdeak: 208.
Zenbakia bilduman: 9.
Adina: 10 urtetik aurrera.