X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Zonbigunea -5- Hildako bizidunen itsas bidaia

Zonbigunea -5- Hildako bizidunen itsas bidaia

Bilduma: ZONBIGUNEA

ISBN: 9788483948835
Kodea: 106655

Salneurria
10,45 €

Agregar item al pedido
Gaia:Zonbien umorezko abenturak.
 
Laburpena:
Hildako bizidunen itsas bidaian, zonbiak dauden tokitik ateratzeko lanetan arituko da ZA Koadrila: itsas bidaia bat egingo dute eta uharte batean izango du amaiera bidaiak, resort eta guzti. Toki ezin hobea zonbiek haienak eta bi egin ditzaten.
 
Egilearen eta ilustratzailearen datuak:
 
Egilea: PETER WALKER.
Inork ez daki nor den. Jakina da ezkutatuta dagoela Lurreko bazter-lekuren bateko uharte edo herrixkaren batean. Aztarnarik ez uzten ahalegintzen da, zonbiek aurki ez dezaten, eta jakin ez dezaten non dagoen oraintxe bertan, haiek aurkitu nahian. Zonbi Elkartean sartuta dago; elkarte hori erakunde sekretu bat da, eta agente sekretuak, zientzialariak, zonbi-gauzetan adituak diren pertsonak eta hildako bizien senideak, lagunak eta ezagunak dira elkartekide. Baina bitarteko-lana egiten dioten aukerako zenbait kontaktu ditu, eta, horrenbestez, zortea lagun badu, eta zonbiek askaltzeko jaten ez badute, argitaratzen jarraitu ahal izango du.
 
Ilustratzailea: BIÉ.
Bildumako ilustratzailearen izen profesionala, ingelesezko “Zombie” hitzaren laburtzapen katalandua da. Zenbait urte daramatza izen horrekin argitaratzen, baina, benetan, Xavier Carrasco du izena.
Bié komiki- eta prentsa-ilustratzailea da, eta askotariko liburu batzuetan ere lan egin du.
1966an jaio zen Bartzelonan. Gazte zela, marraztea oso gogokoa zuela ohartu zen, eta Joso komiki-eskolan matrikulatu zen; egun, bertan dihardu irakasle. Zenbait komunikabidetan argitaratu ditu bere lanak; besteak beste, hauetan: El Jueves, El Periódico eta Cavall Fort.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Gaia modakoa da, baina abenturaren ikuspuntutik erabilita dago, egilearen umore sotilarekin eta irudigilearen irudi barregarriekin batera.
• Narrazio dinamikoak eta intriga handikoak.
• Orrialdeak ikusgarriak dira oso, eta nabarmendutako tipografiaz beteta daude.
• Istorioak osoak dira.
 
Sustatzen diren balioak:
Umorea serioegiak direla eman dezaketen egoeren larritasuna arintzeko baliabide gisa erabiltzea. Elkartasuna eta adiskidetasuna. Arazoak gainditzea. Egoerari neurria hartzen ikastea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Bilduma honetako beste izenburu batzuk:
1. Heriovilleko sekretua.
2. Zonbi Parkean harrapatuta.
3. Zonbi mutanteen gaua.
4. Faraoiaren gordelekua.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Peter Walker.
Ilustratzailea: Biè.
Itzulpena: Ane Garmendia.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Formatua: 140 x 205 mm.
Zenbakia bilduman: 5.
Orrialdeak: 136.
Koadernaketa: Flexibook.
Adina: 10 urtetik aurrera.