Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Txopo

Txopo

Bilduma: GAZTETXO!

ISBN: 9788491062684
Kodea: 117455

Salneurria
13,30 €

Agregar item al pedido
Gaia
Gaixotasun larria duen 10 urteko mutiko batek, bere lagunen ahaleginari esker, Txoporen bisita jasoko du ospitalean.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena
Jonek berri triste bat jasotzen du bere hamargarren urtebetetzean. Hugo, bere lagunik kutunena, hiltzear dago ospitalean. Gaixoak, atezain izan nahi zuen eta, ezinbestean, Txopo handia, Athletic taldeko futbolari ospetsua, ezagutzeko bere ametsa bete gabe zenduko da.
Baina Jon ez dago horrelakorik onartzeko prest, eta adiskideen laguntzaz, plan bat asmatuko du Hugoren ametsa bete dadin. Hala ere, gauzak ez dira erraz suertatuko, eta hainbat traba eta oztopo gainditu beharko dituzte bidean. Lortuko al dute?
 
Egilearen eta ilustratzailearen datuak:
 
Egilea: GAIZKA AROSTEGI CASTRILLO
Gaizka Arostegi Castrillo (Portugalete, 1965). Bidaiari nekaezina, irakurle sutsua, zinemazalea. Zenbait  nobela argitaratu ditu, baita haur eta gazte literaturako kontakizun eta lan ugari ere. Dokumental eta film labur batzuk ere idatzi eta zuzendu ditu. Ikus-entzunezko sektoreko enpresa batean ateratzen du bizimodua.
 
Ilustratzailea: ENRIQUE MORENTE.
Galdakaon jaio zen 1968an. EHUn Arte Ederretan Lizentziatua. Marrazki bizidunetan hasi zen, hainbat estudiotan lan eginez, eta gaur egun jarduera hori eta ilustrazioa lantzen ditu. Ikasliburuak, haur eta gazte literatura, jokoak eta abar marrazten ditu.
 
Ibaizabalen hainbat ipuin ilustratu ditu: Txokolatezko pastela (Matxinsalto 52. zk.), Itsasoa edan dut (Txirrista 1. zk.), Elorriren irribarrea (Oker 4. zk.), Olatu guztien gainetik (Oker 11. zk.), Txokolatezko pastela (Matxinsalto 52. zk) Han-hemengo ipuinak (Matxinsalto, 8. zk.), Printzesen eskola (Matxinsalto, 17. zk.), Itsasoaz bestaldeko ipuinak (Matxinsalto 26. zk.) eta Guo Suang, Txinako laguna (Matxinsalto, 31. zk.)
 
Nabarmentzeko alderdiak
• Adiskidetasunaren garrantzia eta indarra.
• Iribar atezaina agertzen da liburu honetan.
 
Sustatzen diren balioak
Adiskidetasuna, laguntasuna eta lankidetza.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Gaizka Arostegi.
Marrazkilaria: Enrique Morente.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Formatua: 130 x 195 mm.
Koadernaketa: Rustika.
Orrialdeak: 80.
Zenbakia bilduman: 34.
Adina: 10 urtetik aurrera.