- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Gazteentzako Literatura
- 10 urtetik aurrera
Gazteentzako Literatura
10 urtetik aurrera
Gaia: Max bederatzi urteko mutilla, hainbat abentura biziko ditu lehengusina txikia egun batzuk pasatzera bere etxera doanean.
Girotzea: Gaur egun.
Laburpena:
A zer bizimodu gogorra daraman Maxek! Bederatzi urte ditu, eta amak eta amonak ez diote begia gainetik kentzen ondo portatzen dela bermatzeko. Baina Max bazterrak nahasten ibiltzen da beti. Horrexegatik erabaki dute amak eta amonak diziplina behar duela gure protagonistak. Kezkatuta geratu da Max, eta orduan, miraria gertatu da: bisitan etorriko da Mirentxo, lehengusina txikia. Mirentxuri lurrikara esaten diote oso bihurria delako. Ama eta amona lehengusinaz arduratzen diren bitartean, Maxen bizimodua hobetu egingo da ala arazo gehiagotan sartuko da lehengusinaren erruagatik?
Egilearen datuak:
LAIDA MARTINEZ Bilbon jaio zen 1965ean. Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologia ikasketak egin zituen, eta Hizkuntza Planetan diplomatua da. Bilboko Labayru Institutuan Itzulpengintza ikasketak egin zituen. HIZNET Hizkuntza Plangintza graduondokoa egin zuen eta gaur egun Bilboko Udaleko Euskara Zerbitzuan lan egiten du.
2002an Lazarillo saria jaso zuen.
IBAIZABALen Max basterrak nahasten (Paper Txoriak Sail Urdina) argitaratu du.
Nabarmentzeko alderdiak:
Egia esatearen garrantzia, adiskidetasuna, lagunen garrantzia.
Sustatzen diren balioak:
Adiskidetasuna, erantzukizuna, laguntasuna.
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Laida Martinez.
Ilustratzailea: Manu Ortega.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Formatua: 130 x 195 mm.
Orrialdeak: 128.
Koadernaketa: Rustika.
Zenbakia bilduman: 27.
Adina: 10 urtetik aurrera.