- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Gazteentzako Literatura
- 10 urtetik aurrera
Gazteentzako Literatura
10 urtetik aurrera
Gaia: Herriminak jota hiru kanguruk zootik ihes egitea nahi dute.
Girotzea: Frankfurteko zootik Australiara heltzeko hiru kanguruk egingo duten bidea eta biziko dituzten abenturak.
Laburpena:
Hiru kanguruk Frankfurteko zootik ihes egin dute basurdearen eta azeriaren laguntzarekin. Ahalegin horretan basurdeari letagin bat puskatu zaio. Inguruko herri txiki bateko umeen lagun egingo dira animaliak eta ia egunero jolas egingo dute hauekin. Umeek bi eginkizun hartuko dituzte beren gain: kanguruak Australiaraino bidaltzea eta basurdeari letagin puskatua konpontzea.
Egileen datuak:
IÑAKI ZUBELDIA: Ikaztegietan jaio zen 1945ean. Filosofian lizentziatua da “Hizkuntzaren Pedagogia” deituriko espezialitatean.
Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle eta bost Ikastoletako Irakasleen Elkarteko sortzaile eta koordinatzaile bezala. Hainbat ikastaro eta jardunaldi pedagogikotan parte hartu du.
Hizkuntza liburu ugariren sortzaile eta egilea da. Testu-liburuez gain, narratiba eta ipuin mundua landu ditu Haur eta Gazte Literaturan.
ALAI ZUBIMENDI: Txikitatik komikizalea, Arte Ederretan lizentziatu ondoren haur eta gazte literaturara eta testu liburuetara zuzendutako ilustrazioak egiten hasi zen. Hainbat ilustrazio lan burutu ditu argitaletxe desberdinentzat eta orain komiki mundura itzulita komiki lehiaketetan parte hartzen ari da hainbat alditan saritua suertatu delarik.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Ekintza bat aurrera eramateko elkarrekin lan egitearen garrantzia.
• Adiskidetasuna, laguntasuna.
• Abentura liburu dibertigarria.
Sustatzen diren balioak:
Animaliekiko errespetua, naturarekiko maitasuna, mundua ezagutzeko jakin-mina, erantzukizuna, adiskidetasuna.
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Iñaki Zubeldia.
Marrazkilaria: Alai Zubimendi.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Formatua: 130 x 195 mm.
Orrialdeak: 72.
Koadernaketa: Rustika.
Adina: 10 urtetik aurrera.
.