- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Gazteentzako Literatura
- 10 urtetik aurrera
Gazteentzako Literatura
10 urtetik aurrera
Laburpena:
Eskolara bidean, Paulek egunero ikusten du mimo bat, sudur gorria duela, eta kaleko artista guztiak bezala orduak eta orduak pasatzen dituena bertan txanpon batzuen truke jendea imitatzen. Paulek egunero ikusten duenez, egun on batea berarekin hizketan hasten da, izan ere gizonak pena handia ematen dio, ez baitio inork ere kasurik egiten, eta beti txanponen kaxatxoa hutsik ikusten du neskatoak.

Pixkanaka-pixkanaka, Paule kolore gorriari gustua hartzen joango da, eta bere bizitzan behar zituen erabaki eta aurreiritziak (batez ere, kolore gorriaren kontrakoa) moldatuz ere bai. Martinekin solasaldi batzuk izan ondoren, berarekin kalean gitarra jotzera ere ausartuko da, eta agian sudur gorri (bai, berak hain gustuko duen gorri hori) bat jartzera ere animatuko ote da Paule gaztea?
Sustatzen diren balioak:
Enpatia, artea, kaleko artistak, norbere bidea bilatzea, aniztasun kulturala, mirespena, musika, mimoak, beldurrei aurre egitea, ezberdinarekiko errespetua, adimena, irudimena sustatzea
Enpatia, artea, kaleko artistak, norbere bidea bilatzea, aniztasun kulturala, mirespena, musika, mimoak, beldurrei aurre egitea, ezberdinarekiko errespetua, adimena, irudimena sustatzea
Egileen datuak
Idazlea
IRATI BEDIAGA (Galdakao, 1990) antzerki irakaslea izan da urte luzez, eta gaur egun hezkuntza arautuan dago irakasle lanetan. Eskola Agendarako ipuinak ere berak idatziak izan dira azken ikasturteetan. Sormenaren eta hezkuntzaren mundua uztartzea atsegin du.

Ilustratzailea
IBAN IZAGIRRE URANGA. Azpeitia, 1985. Diseinatzailea eta Ilustratzailea da. Gasteizen ikasi zuen Ilustrazioa. Ikas liburuak, haurrentzako ipuinak, animazioak, ikus entzunezkoak eta abarretan egin du lana. Egun, Azpeitian bizi da eta bere arte estudioan irudiaren eremuko lanetan aritzen da.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Irati Bediaga.
Ilustratzailea: Iban Izagirre.
Marrazkiak:Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 195 mm.
Orrialdeak: 96.
Adina: 10 urtetik aurrera.