X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

JOKOZ KANPO! Arlote metodoa, aparteko futbolaria izateko
Produktu berria

JOKOZ KANPO! Arlote metodoa, aparteko futbolaria izateko

Bilduma: ORIOL ARLOTE

ISBN: 9788491062431
Kodea: 116926

Salneurria
10,25 €

Agregar item al pedido
Gaia: Umorea, hiriko ingurunea.
 
Girotzea: Gaur egun
 
Laburpena:
Gure ikasgelaren historian lehenbiziko aldiz, gu baino zaharragoak garaitu genituen futbolean. Ez nekien oso ondo zer gertatzen zen, baina, bat-batean, ikaskide guztiak jauzika eta oihuka ikusi nituen nigana etortzen. Neskek gainera salto egin eta musu eman zidaten.
 
“Aupa! AUPA ONENA ZARA!!!”, oihukatzen zuten. Lisek ere musu eta besarkada bana eman zizkidan, eta ikaskideek bizkarrean hartu eta jolastoki osotik eraman ninduten, oihu artean: “PIN, PAN, PUN, BELARRILUZE TXAPELDUN!”.
 
Egilearen eta ilustratzailearen datuak:
 
EVA SANTANABadalonan jaio zen, 1970ean. Idazlea eta marrazkilaria da, eta helduentzako nahiz haurrentzako lanak egiten ditu.
 
JAUME BOSCH aspalditik da marrazkilaria, eta hainbat arlotan egin du lan: komikigintzan eta testu-liburugintzan, besteak beste. Bere marrazteko estiloak adin guztietako jendea erakartzen du.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
Bilduma honetan, hamaika urteko mutiko batek hirian bizi dituen abenturak kontatzen dira, hurbiletik eta umore kutsuarekin.
 
Sustatzen diren balioak:
Zailtasunen aurrean, jarrera positiboa izatea. Helburuak lortzea ez da beti erraza izaten, ahalegin handia eskatzen du… baita gauzak pentsatuta egitea ere, eta ez ero-eroan. Bizkorra eta originala izatea, arazoei irtenbidea bilatzeko. Hobetzeko gogoa izatea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Bilduma honetako beste izenburu batzuk:
1. Aberastu naiz azkenean! 
Arlote metodoa, dirudun bihurtzeko
2. Bukatu dira aitzakiak!
Arlote metodoa, etxeko lanak egiteko
3. Erreskate operazioa
Arlote metodoa, heroia izateko
4. Paradisu itsasontzia
Arlote metodoa, ametsezko itsas bidaia bat egiteko
 
Hizkuntza: Euskara batua.
Egilea: Eva Santana.
Marrazkilaria: Jaume Boshc.
Itzulpena: Maialen Garagarza.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Formatua: 140 x 205 mm.
Orrialdeak: 232.
Zenbakia bilduman: 5.
Koadernaketa: Flexibook.
Adina: 10 urtetik aurrera.