X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Jauregiko sekretua
Produktu berria

Jauregiko sekretua

Bilduma: GAZTETXO!

ISBN: 9788491062622
Kodea: 117059

Salneurria
11,60 €

Agregar item al pedido
Gaia
Nafarroako herri txiki batera aitona-amonen etxera abuztua pasatzera doan mutiko baten abenturak. Herrian jauregi bat dago eta bertako sekretua argituko da.
 
Girotzea: Gaur egun herri txiki baten.
 
Laburpena
Zergatik egin behar dugu beti nagusiei sudur puntan jartzen zaiena? Gure ama sarjentuak erabaki du, aurten, Otxanten igaro behar ditugula oporrak, aitona-amonak zaintzen. Tximeleta bat basamortuan baino gehiago aspertuko naiz, hemen umeak koadroetan baino ez direlako existitzen. Hori uste nuen jauregikoak euren ume bereziarekin etorri direla entzun dudan arte. Amonak esan dio amari, sekretuan...
 
Egilearen datuak
 
Egilea: MARIBEL AIERTZA
Etxebarrian jaioa, Berriatuan bizi da. Testugintzan aritzen da. 
Argitalpen Hoberenaren Euskadi saria irabazi zuen 1989 urtean "Lertxundi, euskaradun arte unibertsala" saiakera liburuarekin. Herriko Urepel aldizkariko koordinatzaile eta erredaktore ere izan zen. Literatur sorkuntzan 2010ean argitaratu zuen lehen fikziozko liburua, "Tigreak hondartzan" eleberria. Ondoren, haur eta gazteentzako lanak argitaratu ditu: "Mara eta izar-saltzailea", "Munstro bat edukiontzian" eta "Jauregiko sekretua". 2014an IV. Oihenart aforismo lehiaketako lehen saria eskuratu zuen.
 
Ibaizabalen “Mara eta izar-saltzailea” (Matxinsalto 45. zk.) argitaratu du.
 
Nabarmentzeko alderdiak
Iloba eta aitonaren arteko harremana.
Abentura eta misterioz betetako istorioa.
Sorpresa azken momentura arte mantentzen duen kontakizuna.
 
Sustatzen diren balioak
Belaunaldien arteko harremanaren balioa, adiskidetasuna, laguntasuna eta lankidetza.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura..
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Maribel Aiertza.
Marrazkilaria: Aitziber Alonso.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Formatua: 130 x 195 mm.
Koadernaketa: Rustika.
Orrialdeak: 104.
Zenbakia bilduman: 33.
Adina: 10 urtetik aurrera.