X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

J. Smithen altxorra
Produktu berria

J. Smithen altxorra

Bilduma: GAZTETXO!

ISBN: 9788491064473
Kodea: 119571

Salneurria
11,60 €

Agregar item al pedido
Gaia: Altxorrik preziatuena: askatasuna. Lau lagunez osatutako neska-mutilen taldeak abentura zirraragarria biziko dute eta J. Smith emakume pirata izan zela deskubritzeaz gain, haren altxorra ere aurkituko dute.
 
Girotzea: Gaur egun. Bizkaiko kostaldeko herri batean.
 
Laburpena:
Udako oporrak!!! Agur eskolari, matematikako azterketei eta iratzargailuaren soinu jasanezinari.
Martxel, Sare, Peio eta Olaia hurrengo ikasturtean institutura joango dira, baina lasaitasunez betetako bi hilabete luze dituzte aurretik. Hala ere, antzinako pirata baten mezu misteriotsuak eta altxor preziatu baten promesak dena hankaz gora jarriko dute. Pirata misteriotsua nor zen jakitea lortuko ote dute? Altxorra aurkituko ote dute?
 
Egilearen datuak:
 
OIHANE FERNANDEZ Bilbon jaio zen 1965ean. Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologia ikasketak egin zituen, eta Hizkuntza Planetan diplomatua da. Bilboko Labayru Institutuan Itzulpengintza ikasketak egin zituen. HIZNET Hizkuntza Plangintza graduondokoa egin zuen eta gaur egun Bilboko Udaleko Euskara Zerbitzuan lan egiten du. 2002an Lazarillo saria jaso zuen.
 
Ibaizabalen Max basterrak nahasten (Paper Txoriak Sail Urdina) eta Max eta lehengusina txikia (Gaztetxo! – 7) argitaratu ditu.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
MANU ORTEGA (Bilbo, 1971) bizkaitar ilustratzaile eta komikigilea da eta Bartzelonan bizi da. Marrazkilari, diseinatzaile eta ikusentzunezko eragilea da. Arte Ederren ikasketak egin zituen Salamancan, Bilbon eta Kasselen. 1977. urtetik hona 120 liburu baino gehiago ilustratu ditu katalanez, euskaraz, gazteleraz, ingelesez edo frantsesez.
 
Ibaizabalen Max eta lehengusina txikia (Gaztetxo! - 7) eta Ilargiko zaindariak (Gaztetxo! – 30) argitaratu ditu.
 
Marrazkilariari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Kontakizun erakargarria, entretenigarria eta bizia.
• Abentura liburuaz gain, sorpresak eta ezustekoak gordetzen dituen narrazioa.
• J. Smithen nondik-norakoa ezagutzea erabakitzen dutenean, inolaz ere ez zaie burutik pasatzen J. Smith pirata eta emakumea izan daitekeenik. Pirata hitza gizonekin lotzeko ohitura daukagulako, hain zuzen ere.
• Piraten altxorrekin berdin gertatzen zaigu. Piraten altxorrak bitxiak, urrea, txanponak… eta horrelakoekin lotzen ditugu. Aldiz, Jane Smithek lortu zuen benetako altxorra askatasuna izan zen.
 
Sustatzen diren balioak: Norberak izan nahi duena lortzeko egin beharreko ahalegina. Lagunen garrantzia. Adiskidetasuna. Talde lana. Errespetua.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Oihane Fernandez.
Marrazkilaria: Manu Ortega.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 195 mm.
Orrialdeak: 104.
Zenbakia bilduman: 35.
Adina: 10 urtetik aurrera.