Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Grimpeneko aztia

Grimpeneko aztia

Bilduma: STELLA MONTGOMERYREN MISTERIOAK

ISBN: 978-84-9106-746-7
Kodea: 165055

Salneurria
13,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Stella Montgomeryk abentura eta misterio ikaragarriak bizi ditu eta, haien bidez, gainera, benetan nor den ezagutzen doa.
 
Girotzea: XIX. mendearen amaieran, Britainia Handian.
 
Bildumaren laburpena:
Stella Montgomery hamaika urteko umezurtza da, oso ume berezia, batetik, jakin-min ugari dituelako eta mundua arakatu nahi duelako, inguratzen duen gizarte itogarriaz haratago, eta, bestetik, ezaugarri paregabe bat duelako: ikusezin egiteko gai da. XIX. mendearen amaierako Ingalaterra viktoriarrean girotuta dago; protagonistak aurrez aurre dituen abenturek misterioa eta intriga izaten dituzte, baina baita amesgaiztoaren ukitua ere, baina, azkenean, amaiera zoriontsua izaten dute.
 
Laburpena:
Stella bainuetxe hotel batean egonaldia egiten ari da, Withering-by-Sea izeneko kostaldeko herrian. Hiru izebek eta neskameak ez diote begirik gainetik kentzen, eta aspertuta eta apur bat etsita bizi da. Gau batean, ordea, sekretu arriskutsu baten berri izango du: bere bizia eta lagun batzuena arriskuan jarriko duen sekretu baten berri.
 
Egilearen eta irudigilearen datuak:
 
JUDITH ROSSELL: Umeentzako liburuen idazle eta ilustratzaile australiarra da; literatura ogibide izan aurretik, zientzialari lanetan jardun zuen gobernuarentzat, bai eta ehungintzako enpresa batean ere. Hamahiru liburu idatzi ditu, eta haiek hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira; laurogei liburu baino gehiago ilustratu ditu. Lanik egin behar ez duenean, lagunekin hitz egiten edo objektuak apaintzen ematen du denbora. Melbournen bizi da, Australian, bere katu potoloarekin; mortsa baten tamainako katua du.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bilduma berriko bi lan; bertan, misterioa, beldurra eta adiskidetasun harremanak maisutasunez ehuntzen dira.
• Protagonista, Stella Montgomery, pertsonaia aberatsa da, ñabarduraz betea; jakin-min handia du mundua ezagutzeko eta munduarengandik ikasteko.
• Misterioz beteriko ekintza, erritmo oso azkarrekoa; irakurlea lehen unetik erakartzen du.
• Girotze viktoriarra, oso ongi eraikia; deskribapen zuhurrak eta iradokitzaileak ditu.
• Istorioaren amaiera oso ondo ixten da eta harrigarria da; irakurlea jarraitzeko irrikitan uzten du, eta hala egingo du, hurrengo bolumenean, protagonistaren abenturekin, benetan nor den ezagutzeko, azkenean, nondik datorren eta, batik bat, zergatik duen ikusezintasunaren ahalmena.
• Testuarekin batera, egilearen beraren ilustrazio batzuk daude; horiek epeltasuna eta xehetasuna ematen diote narrazioari.
• Tituluetako bakoitza tinta kolore batekin dago inprimatuta: lehen bolumena, urdinez, eta berdez bigarrena.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea | Kontzientzia Soziala, solidaritatea, lankidetza.
 
Ezaguera arloak: Fisika eta Natur Zientziak, Plastika, Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta irudigilea: Judith Rossell.
Itzulpena: Miren Arratibel (Rosetta).
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 135 x 205 mm.
Orrialdeak: 288.
Bildumako zk.: 1.
Adina: 10 urtetik aurrera.