X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Enolaren sekretua
Produktu berria

Enolaren sekretua

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail BERDEA

ISBN: 978-84-9106-603-3
Kodea: 150935

Salneurria
11,55 €

Agregar item al pedido
XXVII. Ala Delta Saria.
 
Gaia: Bigarren Mundu Gerrako isilpeko mezu baten aurkikuntza.
 
Girotzea: Ingalaterrako herri txiki bat, 1989.
 
Laburpena:
Bizilagun batek bere tximinia garbitzeko eskatzen dio Galtzerdiri, eta, horretan ari dela, izugarrizko ezustekoa hartzen du mutikoak: uso baten eskeletoa aurkitzen du, eta haren hankari lotuta, kodean idatzitako mezu bat. Une horretatik aurrera, bai berak bai bere lagun minak ahalegin guztiak egiten dituzte enigma hura eta ia mende erdia ezkutaturik daraman istorioa argitara ateratzeko.
 
Egilearen datuak
 
DANIEL HERNÁNDEZ CHAMBERS Santa Cruz de Tenerifen jaio zen, baina Alacanten bizi da, emaztearekin eta bi semeekin. Ingeles Filologia ikasi zuen eta hainbat lanbide izan ditu. Obra errealistak eta fantasiazkoak idaztea du gogoko. Lehen eleberria 2006an idatzi zuen eta, harrezkero, obrak idazten jarraitu du. Horietako lan batzuekin literatura sari garrantzitsuak irabazi ditu, besteak beste, Everest argitaletxearen gazte literaturarena..
 
Marrazkilariaren datuak
 
DAVID DE LAS HERAS irudigilea Bartzelonan bizi da. Arte ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen, eta pinturan espezializatu zen. Bere lana Europako hainbat herrialdetan egon da ikusgai, erakusketa indibidualetan eta kolektiboetan. Arte esperientziaz gainera, lortu du irudigintzaren merkatuan bere lekua egitea, hainbat aldizkari eta liburutarako egin dituen azalei esker, bai eta haur eta gazte literaturako zenbait argitaletxerentzat egin dituen lanengatik ere..
 
Marrazkilariari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Abentura, detektibe elementuekin; horrela, narratibaren tentsioari eusten zaio, eleberri osoan.
• Pertsonaia nagusia gaur egungo literaturaren ohiko antiheroia da: amodiozko porrotak jasaten ditu eta bere gizarte eta familia harremanak etsigarriak dira, baina beti lortzen du zutik jartzea eta aurrera jarraitzea, bai eta zailtasunetatik garaile irtetea ere. (Gregen egunkaria eta antzeko bildumetako protagonista den pertsonaiaren bertsio hau pixka bat handiagoa da)
• Bigarren Mundu Gerraren erreferentzia historikoak eta uso mezulariek Aliatuen estrategia militarrean izan zuten eginkizuna.
• Narrazioa, umorezko ukituekin; horrela, antzeko eguneroko egoerak dituzten irakurleak identifikatuko dira.
• Isilpeko mezuari buruzko enigma liburu osora zabaltzen da, eta eragingarri bilakatzen da interesa une batean ere ez galtzeko.
• Ikus elementuz eta elementu zinematografikoz beteriko narrazioa.
 
Sustatzen diren balioak: Egia bilatzea, nork bere burua gainditzea, duintasuna, talde lana, konfiantza, ahalegina, leialtasuna, adiskidetasuna, maitasuna, ausardia.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Daniel Hernández Chambers.
Marrazkilaria: David de las Heras.
Itzulpena: Rosetta.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 152.
Adina: 10 urtetik aurrera.