Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Bizikleta lapurtu didate!

Bizikleta lapurtu didate!

Bilduma: GAZTETXO!

ISBN: 9788483944783
Kodea: 106792

Salneurria
13,70 €

Agregar item al pedido
Liburu honen lehenengo orrialdeak irakurtzea nahi dituzu? >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia:
Aneren bizikleta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten eskuetara helduko da, eta handik Afrikara, Gambiara.
Anek lagun berezi bat irabazteko aukera izango du.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena:
Aneren bizikleta desagertu egin da. Norbaitek lapurtu dio. Batean zein bestean bilatzen aritu ondoren, Gobernuz Kanpoko Erakunde baten eskuetan dagoela jabetuko da. Baina beranduegi izango da. Erakundeak Afrikara bidali du, Gambiara. Bizikleta berreskuratzeko ahaleginean, eskaera formal bat idatzi eta gutun bidez bidaliko du Anek aitonaren laguntzarekin. Bueltan, Sarubak erantzungo dio, bere adin bereko neskatila gambiar batek. Anek bizikleta galduko du, baina lagun berri bat irabazi.
 
Egilearen datuak:
 
ARITZ MUTIOZABAL ZABALA. Zarautzen jaio zen 1980an. Kazetaritzan lizentziatua da, eta gaur egun Urola Kostako Hitza egunkarian egiten du lan. Literatur munduan poesia landu du gehien bat: hainbat lehiaketetan saritua izateaz gain, Gorren dantzalekua poesia-liburua du argitaratuta Maiatz elkartearekin. Bizikleta lapurtu didate haurrei zuzendutako lehen lana du.
 
Nabarmentzeko alderdiak:

• Ekintza bat aurrera eramateko elkarrekin lan egitearen garrantzia.

• Adiskidetasuna, laguntasuna.

• Besteen lekuan jartzea ikastea.

 
Sustatzen diren balioak:
Mundua ezagutzeko jakin-mina, erantzukizuna, adiskidetasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Aritz Mutiozabal.
Ilustratzailea: Maite Mutuberria.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Formatua: 130 x 195 mm.
Orrialdeak: 72.
Koadernaketa: Rustika.
Zenbakia bilduman: 26.
Adina: 10 urtetik aurrera.