X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Besteak ez bezalakoa
Produktu berria

Besteak ez bezalakoa

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail BERDEA

ISBN: 9788491067306
Kodea: 164666

Salneurria
12,00 €

Agregar item al pedido
Gaia: Samuelek 10 urte ditu; Asperger-en sindromea du, autismo mota bat, eta egunero sindromearen mugak gainditzen saiatzen da.
 
Girotzea: Hirikoa, gaur egun.
 
Laburpena:
Samuel, psikologoak animatuta, egunkaria idazten hasi da; bertan, bere gustuak, lehentasunak eta beldurrak idazten ditu, bai eta bere buruari jartzen dizkion erronka handiak ere, MuNa Samuelen logelan bizi den ametsezko munstroak bultzatuta. Egun batean, bere aitak argazki kamera bat oparitu zion, eta, harrezkero, bi edo hiru itzaldun gauzak bilatzen hasi da. Gauez irtetea pentsatu du, kalera, bere helburuaren bila; erronka zailtasunik gabe gainditzea lortu du eta, tartean, lagun misteriotsu bat aurkitu du, eta bere nahia betetzen lagundu dio.
 
Egilearen datuak
 
RICARDO GÓMEZ. 1954an jaio zen, Segoviako herri batean. Bere familiak laster emigratu zuen Madrilera; beraz, haurtzaroko lehen oroitzapenak eta lehen lagunak hirikoak izan ziren. Bere ustez berriro jaio zen, idaztea ogibide izatea erabaki zuenean. Baina bizitza horrela irabaztea erabaki aurretik, matematikako irakasle izan zen institutu batean, hogei urtez. Hainbat genero landu ditu: poesia, eleberria eta kontakizun laburra, eta literatura sari ugari irabazi ditu, Alandar saria, 2003an, besteak beste.
 
Ibaizabalen Eguneroko lokatz eremuan (Ameslari, 1. zk.), Izar bila zebilen txakurra (Paper Txoriak Sail Gorria, 14. zk.) eta Kalte gabeko jokoak (Ameslari 24. zk.) argitaratu ditu.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak
 
JORDI VILA DELCLÒS. Bartzelonan jaio zen, 1966an. Musika eta perkusioa ikasi zituen eta vibráfono-a jo du hainbat jazz-taldetan. Aldi berean, Bartzelonako Escola d’Arts i Oficis Llotja-n ilustrazioa ikasi zuen, eta 1988tik ilustratzaile bezala lan egiten du. Aldizka laguntzen die diseinugile grafikoei, arkitektoei, ekoiztetxeei, antzerkiko eta publizitate-agentzietako taldeei. Ipuinak, eleberriak, albumak et argitaletxe desberdinetarako testuliburuak ilustratu ditu. Eta gehien gustatzen zaiona jazza entzutea eta piratak marraztea da.
 
Marrazkilariari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Nahiz eta protagonistaren nahasmendua ez dagoen eleberrian esplizituki adierazita, pertsonaiaren portaeraren deskribapenaren bidez ondorioztatzen da Asperger-en sindromea duela, autismoaren espektroaren barruan. Garapenaren nahasmendu orokor hori dutenak oso ongi moldatzeko gai dira, autonomiarako mugak badituzte ere.
• Samuelek bereizgarri ugari ditu, gainerako jende askok ez bezala, batik bat bizitzaren gainean duen ikuspegiari dagokionez. Ezaugarri horiek harrigarriak eta erakargarriak dira irakurlearentzat.
• Samuelen egunerokotasuna bere egunkariaren bidez ezagutzen dugu; ume horrek gauza zehatzak, zerrendak eta aurreikus daitezkeen gertakariak ditu gogoko, eta beldur die arrotzei edo norbaitek ukitzeari, bai eta leku ezezagunei ere.
• Lana lehen pertsonan idatzita dago; koadernoa zirriborro itxurako marrazkiz edo zenbakiz beterik dago.
• Matematikak protagonismo berezia du istorioan. Samuelek mundua zenbakien eta matematiken bidez ikusten du; horiekin seguru sentitzen da.
• Liburuak Samuelek eginiko argazkiak ditu: «gauza guztietan ageri dira gauza geometrikoak edo zenbakiak, gauza guztietan daudelako zenbakiak eta geometria».
 
Sustatzen diren balioak: Gainditzeko grina, elkarri laguntzea, hazkuntza pertsonala, beldurren aurkako borroka, adiskidetasuna, familia-babesa.
 
Ezaguera arloak: Matematika, Ingurunearen ezaguera, Hizkuntza, Hezkuntza Plastikoa.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Ricardo Gómez.
Marrazkilaria: Jordi Vila Delclòs.
Itzulpena: Aintzane Atela (Rosetta).
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 168.
Adina: 10 urtetik aurrera.