X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Azukrea eta Kanela
Produktu berria

Azukrea eta Kanela

Bilduma: LAGUNIK ONENEN GOZOTEGIA

ISBN: 9788491064565
Kodea: 120709

Salneurria
9,50 €

Agregar item al pedido
Gaia:Hannahren bizitza: hiri berri batera egokitzea, amaren gozotegi berria, gozogintzaren gainean duen zaletasuna eta bere adiskideekiko harremanak.
 
Girotzea:Gaur egun, Britainia Handiko hiri txiki batean.
 
Bildumaren laburpena:Hannahren bizitza zeharo aldatu zen bere ama berriro ezkondu zenean eta Azukrea eta Kanela izeneko gozotegia irekitzeko ametsa bete zuenean. Orain beste hiri batean bizi da, beste ikastetxe batera doa, bi ahizpa txiki dauzka eta lagun talde berria. Ez da egoera makala!
 
Laburpena:
Hannah gozotegiaz kezkatuta dago: ez dirudi negozioa martxan jartzen denik! Gainera,  neskaren ama beti lanean dago eta orain ez dira askotan elkarrekin egoten. Baina Hannah ez da ezer egin gabe geratuko: publizitate kanpaina eder bat bururatu zaio eta, hura martxan jartzeko, bere lagun berrien laguntza izango du.
 
Egilearen datuak:
LINDA CHAPMAN (1969an jaio zen, Liverpoolen) idazle britainiarra da, batez ere umeentzako istorioen idazlea. Bereziki ezaguna da adarbakarren, sirenen eta magiaren inguruan idatzi dituen fantasiazko liburuengatik. Ehun liburu baino gehiago argitaratu ditu. Gaur egun, Leicestershireko herri batean bizi da bere senarrarekin eta hiru seme-alabekin.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
KATE HINDLEY Birminghamen bizi eta lan egiten du.
 
Irudigileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bilduma honetako bi lan, non familia eta adiskidetasun harremanak eta gozogintzaren gaineko zaletasuna gai nagusiak baitira.
• Lan bakoitzean, gozogintzaren inguruko gomendioak eta errezeta errazak jasotzen dira.
• Lagun taldea eta harremanak eta sarrien izaten dituzten gatazkak eta tentsioak erraz eta adimenez lantzen eta ebazten ditu.
• Hannahk zuzenean kontatzen ditu bere bizipenak eta pentsamenduak; hori dela eta, irakurleek erraz sentitzen dute beraganako enpatia.
• Testuak zenbait ilustrazio ditu, linea beltzean, informalak eta dotoreak.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, elkarrenganako laguntza, hazkuntza pertsonala, heldutasuna, lanagatiko gustua, gozogintzaren gaineko zaletasuna, erantzukizuna, elkartasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Ingurunearen Ezaguera, Plastika.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Linda Chapman.
Marrazkilaria:Kate Hindley.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 129 x 198 mm.
Orrialdeak: 192.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 10 urtetik aurrera.