X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Marrazki bat eguneko
Produktu berria

Marrazki bat eguneko

Bilduma: CHRIS RIDDELL

ISBN: 9788491042516
Kodea: 117019

Salneurria
12,00 €

Agregar item al pedido
Gaia:
Marrazteko, koloreztatzeko, idazteko eta marratzeko liburua.
Irudimena lantzeko liburu berezia.
 
Girotzea: Denboragabea.
 
Laburpena
Chris Riddell-en irudiak aitzakia dira urteko 365 egunetan marrazteko liburua aurkezteko. Egileak bere marrazkiak osatzera gonbidatzen gaitu, eszena gertaezinak imajinatzera, zentzugabea denera jotzera eta nekatu arte marratzera, Ibaizabalen liburuetan dagoeneko agertu diren pertsonaietatik abiatuta, besteak beste, Ada Goth eta Ottoline bildumak.
 
Egilearen datuak
 
CHRIS RIDDELL-ek ilustrazioa ikasi zuen Brightonen. Haren karikaturazko irudiak, xehetasun liluragarriak eta sarri erabiltzen dituen fantasiazko elementuak haurrei nahiz helduei zuzenduta daude. Haren irudiek sari ugari jaso dituzte (Unesco, Kate Greenaway...).
Politika gaien marrazkilari ospetsua ere bada, hainbat egunkaritan (The Observer eta The Economist) eta aldizkaritan.
Ibaizabalen Ottoline eta Ada Goth bildumak argitaratu ditu: Ottoline eta Azeri Morea, Ottoline eta kateme horia, Ottoline eskolara doa, Ottoline itsasoan , Ada Goth eta sagu mamua, Ada Goth eta Ilargi Hilaren Jaialdia, Ada Goth eta ulu misteriotsuak.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>ikusi bere webgunea<<. http://www.chrisriddell.co.uk
 
Nabarmentzeko alderdiak
• Koloreztatzeko liburuen ideia berreskuratzen da, baina Chris Riddell saridunaren irudietatik abiatuta, eta marrazkiarekin edo idazketarekin lotutako jarduera anitzagoekin.
• Irudimenari eragitea du helburu; 366 proposamen ditu (365 gehi 1, urtea bisurtea bada ere), sinpleenetatik zentzugabeenetara, arkatz bat eskuan baino ez ondo pasatzeko.
• Liburu hau interesgarria izango da irakurleek Ada Goth eta Ottoline bildumak ezagutzeko.
 
Sustatzen diren balioak
Sormena, irudimena, arte plastikoen gaineko interesa.
 
Ezaguera arloak: Arte plastikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Chris Riddell.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Formatua: 136 x 185 mm.
Orrialdeak: 384.
Koadernaketa: Kartonea.
Adina: 8 urtetik aurrera.