X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Hiru katu kontu
Produktu berria

Hiru katu kontu

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail URDINA

ISBN: 9788491063933
Kodea: 118984

Salneurria
11,10 €

Agregar item al pedido
Gaia: Mundua eta bizitza abentura eta esplorazio gisa, bakoitzak ikuspuntu desberdina du horren gainean.
 
Girotzea: hiri batean, gaur egun.
 
Laburpena:
Klaudia eta Dani arduratuta daude, Blai, haien katua, desagertu egin baita. Etxean sartu zutenetik hankaz gora jarri zuen familia osoaren bizitza. Orain, katuarekin bizi izandako momentu zoriontsuak gogoratzen ari dira Klaudia eta Dani, eta beldur dira ez ote zuten bahituko. Baina ez batak eta ez besteak ez daki zer gertatu den benetan; hori Blaik berak bakarrik daki.
 
Egilearen datuak
 
RICARDO GÓMEZ GIL (Madril, 1954). Institutuetako matematikako irakasle izan zen urte askotan. Beti gustatu izan zaio matematikaren, hizkuntzaren eta literaturaren arteko harremanaz hausnartzea, baina berrogei urte pasatxo izan arte ez zen idazten hasi. 2003an, El cazador de estrellas lanagatik III. Alandar saria jaso ondoren, idazle lanetan murgildu zen buru-belarri. Argazkilaritzaren, zinemaren, musikaren eta bidaien zale amorratua da eta hainbat genero landu ditu: helduentzako narratiba, poesia, zientzia dibulgazioko liburuak eta, batez ere, haur eta gazteentzako fikziozko lanak. Azken horiei esker irabazi ditu, gainera, Alandar sarienbi edizio eta Cervantes Chico saria (2006an).
 
Ibaizabalen Eguneroko lokatz-eremuan (Ameslari, 1.zk.) eta Izar bila dabilen txakurra (Paper Txoriak Sail Gorria, 14.zk.) argitaratu ditu.
 
Informazio gehiagorako >>>ikusi bere weba<<<.
 
Irudigilearen datuak
 
Mar Ferrerok Arte Ederrak ikasi zituen Madrilen, eta 1.993tik darama irudigile lanetan, argitaletxe askorentzat, bai eta prentsan ere. Aspaldion, batez ere haurrentzako irudigintzan dihardu, eta umeei bideratutako proiektuen diseinuan, maketazioan eta irudigintzan.
 
Informazio gehiagorako >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Hiru pertsonaia protagonisten ikuspuntutik gertakarien sekuentzia bera kontatzen duen obra orijinala.
• Katua pertsonaia ausarta da eta bere inguruarekin kritikoa.
• Klaudia eta Dani pertsonaiekin identifikatuta sentituko dira beren adineko irakurleak.
• Mar Ferreroren irudiek freskotasuna eta ozartasuna ematen diote istoriari.
 
Sustatzen diren balioak:
Umorea, hobetzea, ahalegina, garapen eta heldutasun pertsonala, adiskidetasuna, kontsumo-gizartearen kritika eta animalien aurkako tratu txarren kritika.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza, Plastika, Natura Zientziak eta Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Ricardo Gómez.
Marrazkilaria: Mar Ferrero.
Itzulpena: Uxoa Iñurrieta.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 80.
Adina: 8 urtetik aurrera.