X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Haragi kolorea

Haragi kolorea

Bilduma: MATXINSALTO

ISBN: 978-84-9106-793-1
Kodea: 167883

Salneurria
12,25 €

Agregar item al pedido
Gaia: Kultura aniztasuna. Gelakideen arteko errespetua. Sinestesia.
 
Girotzea: Gaur egun, Euskal Herriko eskola batean.
 
Laburpena:
Zoratu beharrean dabil Danel azkenaldian inondik ere ageri ez den kolore baten bila. Katuak ikusteko gai ez diren kolore baten atzetik. Kolorea ahoskatze hutsarekin, tripak orroka jartzen dizkizun kolore zaporetsua.
Kapaz izango ote da Danel haren detektibe sena erabili eta kolore misteriotsua aurkitzeko?
 
Egilearen datuak:
 
OIHANE FERNANDEZ: Algortan jaio zen 1986an. Irakaslea, gaur Egun Bilboko Lycee Fancais ikastetxean egiten du lan euskara irakasle modura. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Haur Hezkuntza ikasketak bete zituen. Literaturako hainbat sari jaso ditu, Xabier Lizardi XXXI saria, Portugaleteko Uri-urian literatura lehiaketa, Santurtziko emakumezkoen literatura saria, Bizenta Mogel ipuin-lehiaketa eta Errenteria Hiria ipuin lehiaketa.
 
Ibaizabalen Nahla (Gaztetxo! 31. zk.), Betaurrekoak hozkailuan (Gaztetxo! 32. zk.), J. Smithen altxorra (Gaztetxo! 35. zk.), Sekretuen hamaika zaporeak (Gaztetxo! 36. zk.) eta Txokolatezko pastela (Matxinsalto 52. zk.) argitaratu ditu.
 
Ilustratzailearen datuak:
 
ENRIQUE MORENTE: Galdakaon jaio zen 1968an. EHUn Arte Ederretan Lizentziatua. Marrazki bizidunetan hasi zen, hainbat estudiotan lan eginez, eta gaur egun jarduera hori eta ilustrazioa lantzen ditu. Ikasliburuak, haur eta gazte literatura, jokoak eta abar marrazten ditu.
 
Ibaizabalen hainbat ipuin ilustratu ditu: Txopo (Matxinsalto 34. zk.), Itsasoa edan dut (Txirrista 1. zk.), Elorriren irribarrea (Oker 4. zk.), Olatu guztien gainetik (Oker 11. zk.), Txokolatezko pastela(Matxinsalto 52. zk.) Han-hemengo ipuinak (Matxinsalto, 8. zk.), Printzesen eskola (Matxinsalto, 17. zk.), Itsasoaz bestaldeko ipuinak (Matxinsalto 26. zk.) eta Guo Suang, Txinako laguna (Matxinsalto, 31. zk.)
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Etniaren eta arrazaren inguruko lan fina eta landua.
• Umeek beste kulturekiko duten pertzepzioa lantzeko obra fina.
• Obra oso adimentsua eta originala, sinestesiaren bidez arraza ezberdinekiko hurbilketa garatzen duen kontakizuna.
 
Sustatzen diren balioak: Kultura arteko harremana, sentimenduak, hazkuntza pertsonala, errespetua, adiskidetasuna, lankidetza, norberaren identitatea maitatzea, irudimena, herrien arteko harremana.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura. Balio Sozial eta Zibikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Oihane Fernandez.
Marrazkilaria: Enrique Morente.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 72.
Zenbakia bilduman: 58.
Adina: 8 urtetik aurrera.