X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Borroka gazteluan
Produktu berria

Borroka gazteluan

Bilduma: ZALDUNGAIA

ISBN: 9788491064374
Kodea: 119350

Salneurria
10,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Ume baten abenturak, zaldun bilakatu artekoak.
 
Girotzea: Gaztelu bat da, leku fantastiko batean.
 
Bildumaren laburpena:
Sam J. Butterbiggins-ek zaldun noble bilakatzearekin amesten du. Samek, bere izeba-osaben gazteluko egonaldian, pergamino magikoa aurkitu zuen; bertan zekarren zenbait erronka gainditu behar zituela.
Prune lehengusina astunarekin, Egg izebaren bitxikeriekin eta Archibald osabarekin eta bere izaki arrotz guztiekin batera bizitzea ez da erraza izango. Hala ere, pergamino zahar bat aurkitu izanak arrastoa emango dio benetako zaldun noble bilakatzeko, eta guztiak merezi izatea ekarriko du.
 
Laburpena:
Oraingoan, Samek etsai ikaragarri bat gainditu behar du, baina elurra egin du, eta Sam eta Prune gaztelu barruan irten ezinik daude. Han ez dago garaitzeko etsairik, edo neska-mutilek hala uste dute osaba Archibaldek sotora bidaltzen dituen arte.
 
Egilearen datuak:
VIVIAN JUNE ISOUL FRENCH Bedfordshiren jaio zen 1945ean. 250 liburu baino gehiagoren egilea da; horietako asko haurrentzako liburu fantastikoak dira.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
DAVID MELLING freelance irudigile ingeles bat da. Haren liburu batzuek zenbait sari lortu dituzte, hala nola Kate Greenaway saria. Orain arte, 60 liburu baino gehiago irudiztatu ditu; haietatik 15 egin ditu irudiztatzeaz gain, irudigileaz gain. Gaur egun, Oxforden bizi da.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburu bakoitzak protagonistak zaldun bilakatzeko gainditu beharko dituen erronketako bat kontatzen du.
• Ondo zehaztutako pertsonaiak, beren erreakzioak liburuz liburu identifikatzeko eta ezagutzeko aukera ematen dutenak.
• Protagonisten ardurak irakurlearen egunerokotasunetik oso hurbil daude.
• Testuak ironiarekin eta umorearekin jolasten du, eta lehen pertsonan dago kontatuta.
• Irudi adierazkorrak, samurrak, dinamikoak eta umorez beteak.
• Liburuko orrialdeak tintaz zikinduta daude; izan ere, protagonistaren egunerokotasuna simulatzen du.
• Mutilen abenturak, osagai fantastikoa gorabehera, ez dira zeregin ezinezko gisa antolatzen; horrek enpatia errazten du.
 
Sustatzen diren balioak:
Adiskidetasunaren garrantzia, gatazken ebazpena, iraunkortasuna, zailtasunak gainditzea, hausnarketaren erabilgarritasuna.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Vivian French.
Marrazkilaria: David Melling.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 129 x 198 mm.
Orrialdeak: 112.
Zenbakia bilduman: 5.
Adina: 8 urtetik aurrera.