X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Billinghurst gazteluaren kasu bitxia

Billinghurst gazteluaren kasu bitxia

Bilduma: AVANTE ESKOLA

ISBN: 978-84-9106-629-3
Kodea: 160522

Salneurria
10,95 €

Agregar item al pedido
Gaia: Steampunk estetikan girotutako detektibe eta lagun taldeen abenturak.
 
Girotzea: Leku eta denbora zehaztugabeak. Lehen liburuki hau gaztelu batean eta Avante Eskolan girotzen da.
 
Bildumaren laburpena: Nautilus taldeko bost neska-mutilak eta beren maskota, azeria, Avante detektibe eskolako ikasleak dira. Eskolako ikertzaile onenak izateko duten gogo bizia dela eta, hainbat kasu dituzte aurrez aurre eta, horietarako, beren trebetasunak batu beharko dituzte, batere susmagarriak ez diren errudunak agerian uzteko.
 
Laburpena:
Nautilus taldeko neska-mutilak lehian dira, beren lehen misioan. Billinghurst gazteluan harribitxien erakusketa bat dago eta hura hondamendi bilakatu da, antolatzaileek harribitxiak banan-banan desagertzen doazela jakitean. Ikertzaile taldea lanean hasi da, baina, gazteluaren inguruetan jarri duten atrakzio azoka batek zaildu egiten du beren egitekoa. Azokan zenbait makina bitxi daude, besteak beste, elur bolak fabrikatzen dituen automata bat. Neska-mutilek, azkenean, lapurretaren arduraduna nor den jakin dute: erakusketako antolatzailea bera da; guztiak nahastu nahi izan ditu, ustez itsua zelako, eta elur bolen automataz baliatzen jardun du, gaztelutik harribitxiak ateratzeko.
 
Egilearen datuak:
 
DAVID FERNÁNDEZ SIFRES: Leonen jaio zen 1976an. Goizero txosten eta zenbaki artean ekiten dio lanari, baina ordu batzuk geroago idazle espiritua bere gorputzaz jabetzen da eta idaztera behartzen du. Baina ez beldurtu gero, beti barrea eragiten du eta.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
ALBERTO DE HOYOS MASÓ: Madrilen jaio zen 1969an. Albertoyos bezala sinatzen duen espainiar ilustratzaile honek, haur eta gazte literaturan, prentsan, komikigintzan, publizitatean eta testuliburuen ilustrazioan aritzen da. Laurogeigarren hamarkadako erdialdean hasi zen komikizale afizionatu bezala eta laurogeita hamargarren urteetan ordezko eta mendekotasunik gabeko komikietan argitaratzen. 1992an, Konplutenseko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ondoren ilustratzaile eta diseinugile profesional bezala hasten da lanean. Bere estilo aldakorrak adin guztietarako eta arlo oso desberdinetan lan egiteko aukera ematen dio: prentsan, publizitatean, haur eta gazteen literatura eta baita testuliburuetan ere.
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bilduma honetako pertsonaiak Ta-tum irakurketa plataformatik datoz; plataforma hori gero eta ikastetxe gehiagotan erabiltzen da eta laster ezarriko da Latinoamerikan.
• Detektibeen istorioa, erraz irakurtzekoa.
Steampunk estetika eta giroa. Asmatutako mota guztietako makinak agertzen dira, Julio Vernek bere lanetan proposatutako asmakizunen antzera.
• Detektibe taldea hiru mutilek, bi neskak eta azeri batek osatzen dute. Bakoitzak trebetasun berezi bat du eta, horrela, kasuak ebatzi ditzakete. Taldean lan egiteak duen garrantziaren inguruko kontzientzia eragin nahi da.
• Albertoyosek asmatu egin du bere irudien bidez steampunk giroa irudikatzen.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia. Gizarte kontzientzia, lankidetza. Errespetua, elkarrizketa, tolerantzia. Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea. Arraza aniztasuna, kultura aniztasuna. Erantzukizuna, zentzu kritikoa.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: David Fernández Sifres.
Marrazkilaria: Alberto de Hoyos Masó.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Flexibook.
Formatua: 135 x 200 mm.
Orrialdeak: 160.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 8 urtetik aurrera.