X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Alizia Herrialde Miresgarrian
Produktu berria

Alizia Herrialde Miresgarrian

Bilduma: ALBUMAK

ISBN: 9788491069614
Kodea: 173072

Salneurria
26,60 €

Agregar item al pedido
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
ETBrentzat prestatutako album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Abentura klasikoa fantasiazko mundu batean.
 
Girotzea: Herrialde Miresgarria eta Aliziaren lorategia.
 
Laburpena:
Beste asko bezain aspergarria den egun batean, Aliziak lo hartu du eta Herrialde Miresgarrian sartuko da Untxi Zuriaren eskutik. Han, Sasidortoka, Bihotzetako Erregina, Cheshireko katua, Dukesa, Kapelagilea eta Martxoko Erbia ezagutuko ditu, beste hainbat fantasiazko pertsonaiaren artean. Haiekin askotariko abenturak biziko ditu.
 
Edizio honetan, Lewis Carroll-en testua osorik, eta jatorrizko ilustrazioak ditugu; baita Chris Riddell idazle eta ilustratzaile britainiar entzutetsuaren hitzaurre bat ere. Liburuki honetan dago Aliziaren bi liburuetatik lehenengoa.
 
Egilearen datuak:
 
LEWIS CARROLL Charles Lutwidge Dogdson idazlearen (1832-1898) ezizena da Lewis Carroll. Idazle, logikaren aditu, matematikari eta argazkilari britainiarra izan zen. Christ Church delakoan lizentziatu ondoren, irakasle hasi zen lanean; baita aldizkari komiko eta literarioetan ere, ondoren mundu osoan ezagun egingo zen ezizenaren atzean. 1857an matematikako irakasle plaza bat eskuratu zuen, eta handik lau urtera, diakono ordenatu zen.
 
Marrazkigilearen datuak:
 
CHRIS RIDDELL Ilustrazio ikasketak egin zituen Brighton-en. Umeei nahiz helduei zuzentzen zaie ilustrazioen bidez, eta konkistatu egiten ditu ikuspegi satirikoaren, marrazkien xehetasun miresgarrien eta gehitzen dituen fantasiazko elementuen bidez. Hainbat sari jaso ditu, bai Britainia Handian, bai nazioartean. Gainera, zenbait egunkari eta aldizkaritarako karikatura politikoak marrazteagatik ere ezaguna da.
 
Ibaizabalen Ottoline eta Ada Goth bildumak argitaratu ditu: Ottoline eta Azeri MoreaOttoline eta kateme horiaOttoline eskolara doaOttoline itsasoanAda Goth eta sagu mamuaAda Goth eta Ilargi Hilaren JaialdiaAda Goth eta ulu misteriotsuak, Ada Goth eta sinfonia beldurgarria. Eta baita ere Bazen behin baso magiko bat albuma, eta Marrazki bat eguneko liburu berezia.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lewis Carrollen testu osoa.
• Aliziaren istorioa agortzen ez den testu klasiko bat da; eta ez da agortzen, adin orotako irakurleek askotariko irakurketak eta berrirakurketak egiteko aukera ematen duelako.
• Riddellen ilustrazioek ukitu berria ematen diote testuari, eta izan litzakeen interpretazioak zabaltzen laguntzen dute.
• Irudiak xehetasunez josita daude ilustratzaile honen lanean ohikoa den moduan, eta xehetasun horiek umorezkoak, girotzekoak eta adierazkortasuna ematekoak izaten dira. Hala, irudia, arreta eskaini behar zaion irakurketa alternatibo bihurtzen da.
• Jakin-min handikoa den Alizia, Untxi Zuria autoritarioa, Bihotzetako Erregina itzela eta Kapelagilea dira garai orotako literatura honetako pertsona maitatuen eta ezagunenetako batzuk.
 
Gaikako kategoria: Abentura | Umorea | Fantasia | Gizartea/Historia/Gaur egungo mundua | Psikologia/Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Bizikidetza, gatazkak konpontzea | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Jakiteko nahia, ezagutza | Sexuen arteko berdintasuna, pertsonen arteko berdintasuna | Umorea | Ausardia, iraunkortasuna.
 
Ezaguera arloak: Giza zientziak | Gizarte zientziak | Diziplina artistikoak | Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Lewis Carroll.
Marrazkilaria: Chris Riddell.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 190 x 245 mm.
Orrialdeak: 328.
Adina: 8 urtetik aurrera.