X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Lau txerrikumeak
Produktu berria

Lau txerrikumeak

Bilduma: TXILINBUELTA

ISBN: 978-84-9106-797-9
Kodea: 168818

Salneurria
7,25 €

Agregar item al pedido
Gaia: Pertsonaia eta kontakizun klasikoak, norabide aldaketarekin.
 
Girotzea: Ipuinaren mundua.
 
Bildumaren laburpena: Txilinbuelta bildumako ipuinetan, pertsonaia eta kontakizun klasikoak aurkituko dituzue, baina buelta bat emanda. Argumentuak ezustez eta umorez beteta daude, eta lehen irakurleen irudimena hegan jarri eta garatuko dute.
 
Laburpena:
Lau txerrikumeek musika-taldea osatu dute eta ospetsuak dira, baina honek ez ditu salbatuko Otso Basatiaren eta bere lagun-koadrilaren haserretik. Txanogorritxo Indartsuak lagunduko duen zoria.
 
Egilearen datuak:
 
VIVIM DEL CUENTU: (Ipuinetik bizi gara) 7 ipuin kontalariren taldea da; 2006an sortu zen, herrialde osoko txiki eta nagusiei ipuin eta kontakizun tradizionalak ezagutzera emateko. Beren hitzen arabera, taldearen izena ez da literalki irakurri behar; gaur egun oso beharrezkoak diren umoreari eta ironiari egin nahi die erreferentzia. Talde gaztea da, dinamikoa, umeentzako baliabide askoduna. Talde gisa, hezteko, pentsarazteko, balioak transmititzeko eta, jakina, entretenitzeko ipuinen ahalmenean sinesten dute.
 
Informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Irudigilearen datuak:
 
NOE BOFARULL: Ilustratzaile eta ipuin kontalaria da; Vivim del Cuentu taldeko kidea da.
 
Informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Bilduma lehen irakurleentzat dago pentsatuta, baina pixka bat gehiago irakurtzeko.
• Halaber, helduek erabil dezakete, txikienei ipuinak kontatzeko.
• Ipuin dibertigarriak.
• Sorpresaz beteriko argudioak, oso umoretsuak; lehen irakurleen irudimena zabaltzera eta garatzera bultzatuko dute.
 
Sustatzen diren balioak: Irudimena, irakurketarako balioa, sormena, umore sena drama kentzeko elementu gisa etab.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natur Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Vivim del Cuentu.
Marrazkilaria: Noe Bofarull.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 240 x 240 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 4.
Adina: 6 urtetik aurrera.