X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Iker ikerlaria eta fantasia liburua
Produktu berria

Iker ikerlaria eta fantasia liburua

Bilduma: TXIRRISTA

ISBN: 978-84-9106-783-2
Kodea: 165607

Salneurria
9,35 €

Agregar item al pedido
Gaia: Irudimenaren indarra eta asmamenerako gaitasuna.
 
Girotzea: Ikerren logela eta Bilbo.
 
Laburpena:
Irakurle fin-fina da Iker ikerlaria. Erraldoi ere bilaka daiteke, oinak lurrean, liburua eskuetan eta burua… hodeietan. Irakurriz abentura miresgarriak bizi izaten ditu. Ezagutu nahi duzu horietako bat?
 
Egilearen datuak:
 
XABIER OLASO: Otxandio, 1964. Gasteizen bizi da mutikotatik. Irakasle ikasketak egin zituen Euskal Filologia berezitasunean eta irakaslea da gaur egun lanbidez. Hainbat libururen egilea da, bai helduentzat eta baita haurrentzat ere. Helduen literaturaren kasuan poesia jorratu du batik bat egun arte. Haur literaturaren esparruari dagokionez, berriz, zenbait ipuin, igarkizun eta poema liburu eman ditu argitara. 2005. urtean Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen Pupuan trapua poema liburuari esker.
 
Ibaizabalen honako liburu hauek argitaratu ditu: Txirrista bilduman, Iker ikerlaria (1. zk), Iker ikerlariaren iratzargailua (7. zk); Matxinsalto bilduman, Izeko Eli eta biok (44. zk). Ekin bilduman, Shan eta Shen edo bidean ikasia (48. Zk).
 
Irudigilearen datuak:
 
ESTIBALITZ JALÓN: 1.984. urtean jaio zen eta Ilustrazio ikasketak egin zituen Logroñon Diseinuko Goi mailako Ikastetxean. Bi urtez jarraian Laudioko Ilustrazio saria irabazi zuen, eta 2009an III. Etxepare Beka irabazi zuen euskaraz egindako haurrentzako album proiektu onenari “Katalina kontalari” liburuarengatik. 2010. Urtean erakusketa berezi batean parte hartzeko aukeratua izan zen “Gaurko 100”: Estatu Espainiarreko haur eta gazte literaturako idazle eta ilustratzaileak, IBBYren 32. Nazioarteko Biltzarrean. 2013 eta 2014 urteetan, Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko haurrek JUUL saria eman zioten, euren ilustratzaile gustukoenetako bat bezala aukeratu eta gero. Sari hau oso berezia izan zen berarentzat, literatura hauteskunde batzuetan parte hartu ondoren, saria haurrek ematen zutelako.
 
Ibaizabalekin honako liburu hauek argitaratu ditu: Xirripin fantasmatxoa, Salimarentzat oparia, Txerrikumeen abenturak, Eskola sorgindua, Iker ikerlaria, eta Iker ikerlariaren iratzargailua.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Umeen irudimena sustatzeko eta bultzatzeko kontakizun eredugarriak.
• Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
• Xarma bereziz doitzen du egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma hau, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.
 
Sustatzen diren balioak: Irudimena, buru argitasuna, ikerketak, asmakizunak, familiarteko harremanak, jakin-mina, umorea, ingurunearen ezaguera, hazkuntza pertsonala.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura. Natur Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Xabier Olaso.
Marrazkilaria: Estibalitz Jalón.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 200 x 200 mm.
Orrialdeak: 24.
Zenbakia bilduman: 10.
Adina: 6 urtetik aurrera.