X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Hozkada galantak

Hozkada galantak

Bilduma: HARTZ ETA UNTXI

ISBN: 978-84-9106-779-5
Kodea: 165505

Salneurria
11,40 €

Agregar item al pedido
Gaia: Hartz eta untxi baten arteko adiskidetasuna.
 
Girotzea: Baso bat, neguan.
 
Bildumaren laburpena: Hartz eta Untxi lagun bitxiak dira. Ez dirudi ezer dutenik berdin; ordea, biek ikusiko dute elkarrekin daudenean bizitzan hobeto moldatzen direla.
 
Laburpena:
Untxi Hartzen bila joan da korrika, izututa:
- Basoko zuhaitzak desagertzen ari dira!
KARRASKA ikaragarri bat entzun da orduan. Izaki erraldoi baten hozkada erraldoi bat dirudi. Izaki benetan bitxi bat iritsi berri da ibarrera, eta dena aldatzen saiatzen ari da.
 
Egilearen datuak
 
JULIAN GOUGH 1966an jaio zen eta Irlandan hazi zen. Rock talde bateko abeslaria izan zen; poeta da, zenbait nobela argitaratu ditu, BBCko irratsaioetan parte hartzen du, eta Minecraft jokoaren amaieraren egilea da.
 
Egileari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Ilustratzailearen datuak
 
JIM FIELD irudigilea da, pertsonaien diseinatzailea eta animazio zuzendaria. Ibaizabalen, Hartz eta Untxi bildumaz gain, beste album hauek ere argitaratu ditu: Barruko lehoia, Otsoko eta etxerako bidea eta Katagorri kaskagogorrak.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburuak zabalkunderako alderdiak lantzen ditu, literatura narraziotik.
• Pertsonaiak ondo karakterizatuta daude, eta, hori dela eta, irakurlea hurbildu egiten da horietara.
• Testuak umorea eta ironia ditu oinarri.
• Irudi adierazgarri eta dinamikoak, umore inplizitua ulertzeko bide ematen dutenak.
• Bitonuak (laranja liburu honetarako), liburu bakoitzaren identitate indibiduala bultzatzen du.
• Lantzen dituen gaiek hausnarketa eragiten dute, besteak beste: bilakaeraren ordainak, gure erabakien ondorioak, gainerakoen ongizatearen gaineko erantzukizuna edo zer den arrakasta izatea, irakurleentzako ulergarria den planteamendu batetik.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Bizikidetza, gatazken ebazpena | Enpatia, eskuzabaltasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Fisika eta Natur Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Julian Gough.
Marrazkilaria: Jim Field.
Itzulpena: Edu Zelaieta Anta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 136 x 184 mm.
Orrialdeak: 112.
Zenbakia bilduman: 4.
Adina: 6 urtetik aurrera.