Haurrentzako Literatura

6 urtetik aurrera

Azken otsoa

Azken otsoa

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491069409
Kodea: 172695

Salneurria
18,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Bakezaletasunaren gorespena.
 
Girotzea:Eskualde artikoren bat (denbora zehaztugabea).
 
Laburpena:
Otsoen eta gizaki gosetien arteko Gerra Handiak sarraskia eragin zuen bi bandoetan. Orain, Miloren herria beldurtuta dago, azken otso baten presentzia dela-eta. Ehiztari gaztea haren bila abiatuko da, soilik arku batez eta bere herrikideak babesteko borondate irmoaz armatuta. Hala ere, otsoaren atzetik joateak gerrak zein absurdoak diren ulertaraziko dio, etsaia geure buruaren isla hutsa baino ez delako maiz.
 
Egilearen datuak:
 
SÉBASTIEN PEREZ: nació en Beauvais (Francia) en 1975. De su pasión por la escritura nacen cuentos en los que mezcla la fantasía con el humor. Trata de introducir en sus textos valores como la memoria y la tolerancia.
 
Ibaizabalen honako album hauek argitaratu ditu: Maitagarrien belarrak; SuperHeroiak eta orburu gorrotagarriak; Herensugeen semea; Pirata bihotza.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
JUSTINE BRAX: irudigile frantsesa da eta Ikusizko Komunikazioko irakaslea.
 
Ibaizabalen Herensugeen semea eta Pirata bihotza albumak argitaratu ditu.
 
Irudigilearen argibide gehiagorako >>>bisitatu bere webgunea<<<.
 
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Formatu handiko liburua, material akrilikoan egindako ilustrazio deigarriekin.
• Justine Braxen irudiak efektu handikoak dira beti, bai planoen tamainarengatik (ugariak dira pertsonaien lehen planoak, eta naturaren gorespena plano orokor edo panoramikoen bidez) bai koloreengatik, sublimatuak eta oso argiztatuak.
• Testuak gure habitata eta, batez ere, fauna (otsoak, bereziki) errespetatzea zein garrantzitsua den transmititzen du, nahiz eta otsoen ehizatzeko ohitura bortitza izan daitekeen gizakien interesetarako.
• Bizirik irauteko grina, herri-sentimendua eta bakezaletasunaren aldeko mezu indartsua dira istorio honen gakoak.
• Herri garatuetan, gizakiek mehatxutzat jotzen dituzte izaera basatiko animaliak; otsoak, esate baterako. Horregatik, mende modernoetako gazte literaturan otsoa etengabe agertu da, eta hori, zalantzarik gabe, oso erakargarria da liburu hau zuzentzen zaien gazteentzat.
• Eskola-inguruan, liburua aitzakia ona izan daiteke irakurleei Artikoan (Estatu Batuak eta Kanada) bizi diren herri indigenei buruz hitz egiteko, edo herrialde garatuak Europan desagertzeko arriskuan dagoen otsoarekin harmonian nola bizi daitezkeen, edota klima-aldaketaren ondorioei buruz.
• Egileak eta ilustratzaileak hainbat obra arrakastatsu kaleratu dituzte Ibaizabal argitaletxean.
 
Sustatzen diren balioak:
Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren babesa | Gizarte kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Arraza aniztasuna, kultura aniztasuna | Enpatia, eskuzabaltasuna | Zintzotasuna, leialtasuna | Errespetua, komunikazioa, tolerantzia | Ausardia, irmotasuna.
 
Ezaguera arloak: Zientzia fisiko-naturalak | Giza Zientziak | Gizarte Zientziak.
 
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Sébastien Perez.
Marrazkilaria: Justine Brax.
Itzulpena: Patxi Zubizarreta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 286 x 361 mm.
Orrialdeak: 40.
Adina: 6 urtetik aurrera.