X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Wandari hitzak trabatu zaizkio
Produktu berria

Wandari hitzak trabatu zaizkio

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491069263
Kodea: 172272

Salneurria
14,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Lotsa, adiskidetasuna, beldurrak gainditzea.
 
Girotzea: Sorgin eskola batean.
 
Laburpena: Wanda sorgin txikiari asko gustatzen zaio sorginkerien eskolara joatea, baina oso lotsatia denez, asko kostatzen zaio hitz egitea. Lea izeneko ikasle berri bat gelara iritsiko da eta oso lagun egingo dira biak. Egun batean, irakasleak magia txapelketa bat egitea proposatuko die. Animaliak sortu beharko dituzte txapelketan. Lea eta Luka lehen postua lortzeko lehian dabiltza. Txandaka, gero eta animalia beldurgarriagoak sorrarazten dituzte: katu bat, txakur bat, lehoi bat, herensuge bat… Eskerrak Wanda hor dabilen Lea lagunari laguntzeko; izan ere, Lea izututa gelditu da, eta ez daki hain herensuge arriskutsua nola desagerrarazi. Zorionekoa Wanda; izan ere, lotsa gainditzeko gai izan da laguna salbatzearren.
 
Egilearen datuak:
 
LUCY ROWLAND: Cheltenham hirian hazi zen eta Hizketaren eta Hizkuntzaren Terapia gradua egin zuen Reading-eko Unibertsitatean. Ondoren, umeentzako hizketaren eta hizkuntzaren terapeuta bihurtu zen eta Londres hegoaldean aritu zen lanean. Lucyri oso txikitatik gustatu izan zaio poesia irakurtzea eta entzutea, eta pasioa lanbide bihurtu du: orain pertsonaia bitxiz eta erritmo liluragarriz betetako istorioak idazten ditu.
 
Ilustratzailearen datuak:
 
PAULA BOWLES: Ingalaterrako Hertfordshire eskualdean hazi zen, animaliaz betetako etxe batean. Betidanik gustatu izan zaio marraztea, irakurtzea eta irudimenarekin jolastea, eta hala, ilustrazioa ikasi zuen Falmouth College of Arts delakoan. Bristolen bizi da orain, eta hamar urtetik gora daramatza ilustratzaile lanetan.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Sorginen istorio dibertigarria, edabe magikoen eskolak eta oztopoak gainditzen dituzten laguntasun harremanak.
• Gai nagusia ia-ia hitzik ere egin nahi ez duen protagonistaren muturreko lotsa da; baita geure beldurrak gainditzea eta adiskidetasunak duen garrantzia eta ematen digun indarra ere.
• Girotze magikoa eta, aldi berean, egunerokoa ditu, eta testu dibertigarria. Horiei esker, istorio hau, xarma handiko irakurketa abentura bat da.
• Narrazioa bertso errimatutan.
• Ilustrazioak trazu leunekoak eta koloretsuak dira, pertsonaiak gertuko egiten ditu eta testuari lagun egiten diote xarmaz betetako agertokia eta giro magikoa marraztuz.
 
Gaikako kategoria: Abentura | Misterioa / Intriga | Beldurra / Izua | Umorea | Sentimenduak / Emozioak | Fantasia / Zientzia-fikzioa | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Bizikidetza, gatazkak konpontzea | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Jakiteko nahia, ezagutza | Enpatia, eskuzabaltasuna | Zintzotasuna, leialtasuna | Umorea | Ausardia, iraunkortasuna.
 
Ezaguera arloak: Gizarte Zientziak | Diziplina artistikoak | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Lucy Rowland.
Marrazkilaria: Paula Bowles.
Itzulpena: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 250 x 290 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 4 urtetik aurrera.