X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Urtaroen erritmoan dantzan!
Produktu berria

Urtaroen erritmoan dantzan!

Bilduma: AURKITU

ISBN: 978-84-9106-477-0
Kodea: 149658

Salneurria
12,25 €

Agregar item al pedido
Gaia: Urtaroak.
 
Girotzea: Mundu erreala, haur ipuinetan agertu ohi diren ezohiko pertsonaia eta egoerekin.
 
Bildumaren laburpena: Liburu horien bidez, txikienak azal hegalen edo orrialde zabalgarrien atzean zer dagoen jakitera jolastu ahalko dira, eta hainbat gai landu. Guztiak dira nabarmenak, umoretsuak direlako eta irudi alai eta koloretsuak dituztelako.
 
Liburuaren laburpena: Bidaia orrialdeetatik zehar, urtaroen erritmoan, udan, udaberrian, udazkenean eta neguan zer egiten den ikusteko, eta urtaroei lotutako elementu batzuk ezagutzeko. Eta, edozein urtarotan, onena lagunekin gozatzea da.
 
Egile eta irudigilearen datuak:
 
CLAUDIA BIELINSKY Buenos Airesen jaio zen eta Parisen bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen, eta, liburuak idatzi eta horietako irudiak egiteaz gainera, margolaria ere bada. Bere koadroak Europako eta Amerikako hainbat galeriatan egon dira erakusgai. Liburu honetaz gainera, Ibaizabalen Aurkitubildumako Ondo lo egin panpina!, Munduko oparirik ederrena, Gora mundu guztia!, Maletan zer ote? eta Musuen etxea argitaratu ditu.
 
Egileari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Istorioak oso laburrak dira, eta testua, erritmikoa denez eta errepikapenak dituenez, erraz irakurtzen da.
• Istorioak irakurle txikienen ezagutzetara zuzentzen dira, dela beren egunerokotasunekin lotuta daudelako, dela fikziozko pertsonaien lehen ezagutzei heltzen dietelako.
• Azal hegalen atzean elementuak bilatzeak lotura zuzena du tramarekin; beraz, liburuarekiko elkarreragina esanguratsua da irakurlearentzat.
• Ilustrazio soilak eta koloretsuak dira, irakurleek erraz identifikatzeko modukoak eta erakargarriak.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, lankidetza. Gatazken ebazpena. Bizikidetasuna. Irudimena. Ekimen pertsonala. Jakiteko nahia. Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren ardura.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak, Gizarte Zientziak eta Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Claudia Vielinsky.
Itzulpena: Ane López.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Trokelatutako kartonea.
Formatua: 165 x 205 mm.
Orrialdeak: 14.
Zenbakia bilduman: 6.
Adina: 3 urtetik aurrera.