X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Txominen sentimenduak

Txominen sentimenduak

Bilduma: TXOMIN

ISBN: 9788483945551
Kodea: 101603

Salneurria
15,80 €

Agregar item al pedido

Gaia: sentimenduak.

Non girotua: egungo munduan.

Laburpena: bere bizitzako gertakariak nolakoak, halakoak izaten dira Txominen erreakzioak. Liburu honetan ageri diren eguneroko bizimoduko egoeretan bere burua ere ikusiko du irakurleak. Azal hegalak ditu liburuak, eta aurkikuntza jolasak, txikienekin gustura jarduteko.

Azpimarratzeko alderdiak:
- Formatu handiko liburua da.
- Irudi errazak ditu, koloretsuak, irakurleak berehala bereizteko modukoak.
- Letra larriz dago idatzita.
- Erraza da testua, eta haur baten ahotsa imitatzen du.
- Zenbait aurkikuntza jolas ditu tartekatuta liburuak.
- Azal hegal xumeak ditu, irakurlearekiko elkarreragina erraztearren.
- Haurrek sentitzen eta aurkitzen dituzten emozioak ulertzen eta jorratzen laguntzen die liburu honek gurasoei eta seme-alabei.

Sustatzen diren balioak: emozioak bereizten eta kudeatzen ikastea; desafioak gainditzearen eta afektuaren garrantzia.

Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Liesbet Slegers.
Izulpena: Eider Mujika.
Jatorrizko izenburua: "Het grote emotieboek van Karen. Vandaag ben ik blij".
Orrialdeak: 56.
Neurriak: 250x260 mm.
Adina: 3 urtetik aurrera.