X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Silviarentzako oparia
Produktu berria

Silviarentzako oparia

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail GORRIA

ISBN: 9788491063926
Kodea: 118983

Salneurria
9,95 €

Agregar item al pedido
Gaia: Nahiak.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena:
Astebete baino ez da falta Silviaren urtebetetze egunerako, eta urduritasunak jota dago neskatoa. Ez du batere zalantzarik: berak argi eta garbi dauka zer opari nahi duen, eta banaka-banaka azaltzen dizkio arrazoiak aitatxori. Hura izango da Silviaren desioak betetzeaz arduratuko dena; hala ere, amesten dugun hori ez da beti guk imajinatzen genuen bezalakoa izaten. Izan ere, urtebetetzeak, bizitza bera bezalaxe, ustekabez beterik daude.
 
Egilearen datuak
 
Fran Gozálvez Tenorio (Fran Pintadera) Las Palmas Kanaria Handikoan jaio zen. Gizarte Hezkuntza eta Psikopedagogia ikasi zituen. Ahozko kontaketa du lanbide eta haur literaturako liburu batzuen egile ere bada.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Irudigilearen datuak
 
Ximo Abadía Alacanten jaio zen, 1983an. Gaur egun, Madrilen bizi da. Bere lana haurrentzako irudietara eta komikira dago bideratuta.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Testuak lirismoz beteriko irudiak ditu.
• Kontaketak argudiozko diskurtso baten bilakaera erakusten du.
• Aitaren eta alabaren arteko harremana entzutean eta ulermenean oinarritzen da.
• Kontakizunaren bidez, norberaren nahietatik harago begiratu nahi da.
• Istorioak askatasunari, animalien zaintzari eta naturarekiko gozamenari buruzko hausnarketa egitera bultzatzen du.
• Irudien koloreak eta teknikak istorioaren sentsorialtasuna sustatzen dute.
 
Sustatzen diren balioak:
Maitasuna, konfiantza, naturarekiko errespetua, erantzukizuna.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Natura Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Fran Pintadera.
Marrazkilaria: Ximo Abadía.
Itzulpena: Mari Eli Ituarte.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 40.
Adina: 5 urtetik aurrera.