X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Samuel eta gau amaiezina
Produktu berria

Samuel eta gau amaiezina

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail GORRIA

ISBN: 978-84-9106-601-9
Kodea: 150933

Salneurria
10,25 €

Agregar item al pedido
Gaia: Oilarrak kukurruku egin eta hurrengo eguna argitzeko irtenbidea bilatzea.
 
Girotzea: Intenporala, baserri batean, mendian, basoa eta itsasoa.
 
Laburpena:
Mundu guztiak uste du oilarrek kukurrukua eguzkia irtetean egiten dutela. Baina, egia esan, alderantziz da: oilarraren kukurrukuak eguzkia esnatzea dakar eta mugimenduan jartzea. Hori dela eta, Nino Oilar eztarria gorrituta lokartu zen gauean, «ku» esateko gai ere ez zela, Samuel pare bat zuringoren bila joan zen. Baina, une horretatik aurrera, beste hainbat animaliarengana jo behar izan zuen (oiloak, ipurtargiak, erleak, lehoiak, tapikuak…), oilarraren eztarria sendatzeko erremedioa lortzeko.
 
Egilearen datuak
 
NONO GRANERO narratzailea, irudigilea, idazlea eta txotxongilolaria da. Arte Ederretako lizentziaduna da; ikasketak laster bideratu zituen heldu eta haurrentzako istorio eta ipuinak sortzera. Lanak argitaratu ditu Espainian, Frantzian eta Danimarkan. Bere liburuetako batzuk haurrentzako edizioetan munduan oso ospetsuak diren zerrendetan sartu izan dira, besteak beste, The White Ravens zerrendan; azken hori Municheko Gazteriaren Nazioarteko Liburutegiak antolatzen du. Miamiko Cuatrogatos Fundazioak prestatutakoan ere sartu izan dira.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Irudigilearen datuak
 
LLUÍS FARRÉ Bartzelonan jaio zen, 1970ean. Arte Ederrak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean. Haur eta gazteentzako liburuetako eta testu liburuetako irudiak egiten ditu. 1995ean, Irudigintzaren Lazarillo Saria jaso zuen.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Testua istorio tradizional lotu gisa garatzen da; bertan, protagonistak segidako pertsonaiak aurkitzen ditu, mundutik zehar egiten den bidaia txiki bilakatzen den periploan.
• Asko dira istorio honetan parte hartzen duten eszenatoki eta pertsonaiak: baserriak, erlauntzak, basoa, itsas sakonerak, lehoiak, erlamandoak, erleak, ipurtargiak, oiloak…
• Protagonistak aurre egiten die zailtasunei, bere helburua lortzeko asmoz; helburua irtenbide harrigarriaren eta zentzugabearen bidez betetzen du.
• Lluís Farréren irudiek umore, freskotasun eta naturaltasun ukitua azpimarratzen dute.
 
Sustatzen diren balioak: Zailtasunak gainditzea, ahalegintzea. Umorea. Adiskidetasuna
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Balio Etiko eta Zibikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Nono Granero.
Marrazkilaria: Lluís Farré.
Itzulpena: Rosetta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 56.
Zenbakia bilduman: 20.
Adina: 5 urtetik aurrera.