X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Otso Txiki gose da
Produktu berria

Otso Txiki gose da

Bilduma: AURKITU

ISBN: 978-84-9106-476-3
Kodea: 149657

Salneurria
12,25 €

Agregar item al pedido
Gaia: Otso gosetia.
 
Girotzea: Mundu erreala, haur ipuinetan agertu ohi diren ezohiko pertsonaia eta egoerekin.
 
Bildumaren laburpena: Liburu horien bidez, txikienak azal hegalen edo orrialde zabalgarrien atzean zer dagoen jakitera jolastu ahalko dira, eta hainbat gai landu. Guztiak dira nabarmenak, umoretsuak direlako eta irudi alai eta koloretsuak dituztelako.
 
Liburuaren laburpena: Goiz honetan Otsok Txikik gose izugarria du eta zenbait ume jateko gogoa! Baina hauek ez diote gauzak hain erraz jarriko…
 
Egile eta irudigilearen datuak:
 
MARIANNE VILCOQ irudigile frantsesa da; 1973an jaio zen. Idazle, diseinatzaile grafiko eta ataleko buru izan da argitalpenen sektorean. Gazteentzako aldizkarietako eta CD-ROM-etako azaletako irudiak egiten ditu. Gogoratzen duenetik, familia etxea beti egon izan da umez beterik, eta horrek eragin zion istorioak kontatzera.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Istorioak oso laburrak dira, eta testua, erritmikoa denez eta errepikapenak dituenez, erraz irakurtzen da.
• Istorioak irakurle txikienen ezagutzetara zuzentzen dira, dela beren egunerokotasunekin lotuta daudelako, dela fikziozko pertsonaien lehen ezagutzei heltzen dietelako.
• Azal hegalen atzean elementuak bilatzeak lotura zuzena du tramarekin; beraz, liburuarekiko elkarreragina esanguratsua da irakurlearentzat.
• Ilustrazio soilak eta koloretsuak dira, irakurleek erraz identifikatzeko modukoak eta erakargarriak.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, lankidetza. Gatazken ebazpena. Bizikidetasuna. Irudimena. Ekimen pertsonala. Jakiteko nahia. Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren ardura.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak, Gizarte Zientziak eta Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Marianne Vilcoq.
Itzulpena: Ane López.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Trokelatutako kartonea.
Formatua: 165 x 205 mm.
Orrialdeak: 14.
Zenbakia bilduman: 5.
Adina: 3 urtetik aurrera.