X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Ni eta animalia basatiak
Produktu berria

Ni eta animalia basatiak

Bilduma: KOMETA

ISBN: 9788491062721
Kodea: 117528

Salneurria
9,00 €

Agregar item al pedido
Gaia: Animaliak ezagutzeko modu dibertigarria.
 
Girotzea: Eguneroko bizitza: animaliak.
 
Bildumaren laburpena: Bi izenburu berri gehitu zaizkio Kometa bildumari. Bertan, animalia ugari aurkezten dira: itsasokoak, etxekoak, basatiak, baserrikoak… Irudiekin batera, testu labur bat erantsi da eta, bertan, deskribatutako animaliaren ezaugarri esanguratsu bati buruzko informazioa.
 
Laburpena:
Animalia basati ezagunenei buruzko liburu bat: natura basatian bizi direnak (tximinoak, elefanteak, jirafak, kanguruak…), ozeano eta itsasoetatik mugitzen direnak (delfinak, baleak edo dortokak) eta basoetan daudenak (azeriak, hontzak, otsoak…).
 
Egilearen datuak:
 
LIESBET SLEGERS Belgikan jaio zen, eta Arte Grafikoak ikasi zituen, Anberesko San Luka Arte Akademian. Harrezkero, diseinu grafikoan dihardu, buru-belarri, eta haur liburuak ilustratzen ditu. IBAIZABALen zenbait bilduma eman ditu argitara: Txomin, Katalin, Kepa, Libe, Urko, Sagu familia, Kukuka, Akordeoia, Animalia jostalariak, Aurkakoak, Handitan… Iufi, mutikoa naiz!, Iufi, neskatoa naiz!, baita Belenen jaio zen haurtxoa eta Halloween festa albumak ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburu bakoitzak atseginez eta modu dibertigarrian aurkezten ditu umeentzako animalia ezagun eta erakargarrienetako batzuk.
•Letra larria, irakurketa errazteko.
• Irudi errazak, lerro inguru oso zehatzarekin eta kolore lau eta alaiekin.
• Azal gogorreko liburuak, ertz biribilduekin, eta oso egokiak ume txikientzat.
 
Sustatzen diren balioak:
Animaliaren mundua ezagutzea, ikasteko jakin-mina eta nahia, naturaren gaineko eta inguratzen gaituen munduaren gaineko interesa.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Igurunearen Ezaguera.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Liesbet Slegers.
Itzulpena: Leire Mendizabal.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 165 x 165 mm.
Orrialdeak: 64.
Zenbakia bilduman: 6.
Adina: 12 hilabetetik aurrera.