X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Martxel postaria
Produktu berria

Martxel postaria

Bilduma: KALE NAGUSIA

ISBN: 978-84-9106-741-2
Kodea: 165016

Salneurria
10,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Kale bateko auzotarren bizipenak.
 
Girotzea: Hiri bateangaur egun.
 
Bildumaren laburpena: Bildumako liburu bakoitzak Kale Nagusiako auzotar baten egunerokoa aurkezten digu.
 
Laburpena: Hona hemen Kale Nagusia, bertako bizilagunak eta dendak. Egunero bezala, Martxel Sudurluze gutunak banatzen ari da. Lagunduko al diogu? Ikusi zenbat pakete duen banatzeko! Eskertuko du gure laguntza.
 
Egile eta marrazkilariaren datuak:
 
KATE HINDLEY: Umeentzako liburuen egilea eta ilustratzailea da; Bristol-en (Ingalaterra) bizi da. Hainbat liburu argitaratu ditu zenbait herrialdetan.
 
Ibaizabalen Lagunik onenen gozotegia bilduma kaleratu du, eta baita “EZ!” esan zuen zalduna albuma ere.
 
Irudigileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburu bakoitzeko protagonista auzokide bat da.
• Testu errimadunaren bidez, txikienek istorioari jarrai diezaiokete.
• Azal hegal bakoitzean, kontaketaren xehetasun bat dago ezkutuan eta, horrela, irakurlea hura ezagutzera eta irakurtzen saiatzera animatzen da.
• Ilustrazio oso adierazgarriak; auzokide bakoitzaren izaera sendotzen dute.
• Irudi kolorista eta dibertigarria; horren bidez, irakurleak imajina dezake, pertsonaia bakoitzetik abiatuta.
• Irakurleak inguruneko pertsonei eta profesionalei arreta eskaintzea sustatzen du.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Gizarte kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Enpatia, eskuzabaltasuna | Sexuen arteko berdintasuna, pertsonen arteko berdintasuna | Arraza aniztasuna, kultura aniztasuna | Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Fisika eta Natur Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Kate Hindley.
Marrazkilaria:Kate Hindley.
Itzulpena: Saretik Hezkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 175 x 190 mm.
Orrialdeak: 12.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 3 urtetik aurrera.