Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Makilakixki maisua
Produktu berria

Makilakixki maisua

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail LARANJA

ISBN: 978-84-1370-300-8
Kodea: 189817

Salneurria
9,00 €

Agregar item al pedido
Gaia: Udaberriaren hasiera.
 
Laburpena:
Irudimenezko herrialde batean, negua amaitzear dago, baina elurtuta dago dena, oraindik. Zuhaitzek lo jarraitzen dute, eta badirudi udaberriak ez duela etorri nahi. Makilakixki maisuak ideia bat izan du: «Zuhaitzek musikaren konpasean dantzatzea gustuko dutenez, haientzat joko dugu». Eta, hala, Makilakixki maisuaren ikasle bakoitzak bakarka probatu du. Baina zuhaitzak ez dira esnatzen; udaberria ez da heltzen. Baina, bat-batean, maisuak erabaki du guztiek batera jotzea. Musika hain indartsu entzuten da, ezen mendien beste aldean entzuten baita, zeruertzaz harago eta itsas hondoan. Oraingoan bai: zuhaitz guztiak esnatu dira, guzti-guztiak, eta nagiak atera dituzte.
Eguzkia hodeien artean agertu da. Elurra adarretatik erori da. Zelaiak lorez bete dira. Animaliak beren gordelekuetatik irten dira eta zuhaitzak dantzan hasi dira… Udaberria heldu da, azkenean. Ospatzeko, Makilakixki maisuak ikasle guztiekin orkestra bat eratzea erabaki du.
 
Egilearen datuak:
Ricardo Alcántara: (Montevideo, 1946). Psikologia ikasi zuen São Paulon. Ondoren, Bartzelonara joan zen bizitzera, eta han bizi da ordutik. Bere lan batzuek Serra d 'Or eta Lazarillo Saria jaso dituzte. Ibaizabalen Tento bilduma eta izenburu hauek argitaratu ditu: Deabruaren eztena (Ameslari bilduma, 11), Tomas eta guraize magikoak (Paper Txoriak Sail Gorria bilduma, 27), Beldurraren etxea (Paper Txoriak Sail Urdina bilduma, 27) eta Makilakixki maisua (Paper Txoriak Sail Laranja, 2).
 
Marrazkilariaren datuak:
Montse Tobella: Bartzelonan bizi eta lan egiten du. 1978an argitaratu zuen bere lehen liburua, eta, harrezkero, haurren ilustrazioan jardun du. Herrialdeko ilustratzaile ospetsuenetako bat da. Kolorearen eta forma leunen irakaslea da. Bere pertsonaiek, poesiaren makilatxo magikoarekin ukituak, ez dituzte doitasuna eta zorroztasuna baztertzen, samurtasun handia sortzeaz gain.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Letra lotua.
  • Ilustrazio errealistak.
  • Musikaren garrantzia.
 
Gaikako kategoria: Fantasia | Ekologia / Ingurumena.
 
Sustatzen diren balioak: Musika | Naturarekiko maitasuna | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza.
 
Ezaguera arloak: Natur Zientziak | Hizkuntza eta Literatura | Arte Diziplinak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Ricardo Alcántara.
Marrazkilaria: Montse Tobella.
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 200 x 200 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 4 urtetik aurrera.