X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Lorea doktorearen botika-kutxa

Lorea doktorearen botika-kutxa

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491069355
Kodea: 172567

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Ongizatea eta osasuna.
 
Girotzea: Protagonistaren logela.
 
Laburpena: Loreak biziki atsegin du mozorrotzea, eta gaur Lorea doktore bihurtzea erabaki du!
Botika-kutxa magikoarekin, gaixo guztiak sendatuko ditu: Hartz Zuriaren hotzeria, Krokodiloren zartadakoa eta Pelikanoren eztarriko mina.
Baina nork sendatuko die sabelean duten orroa?
Lorea doktoreak piknik zoragarria ere prestatuko die!
 
Egilearen datuak:
 
MIRIAM MOSS: Ingalaterran jaio zen, baina Afrikan, Txinan eta Ekialde Ertainean hazi zen. 15 urte zituela, bahitu egin zuten Miriam barruan zeraman hegazkina, Jordanian. Gertaera traumatiko horren ondoren idatzi zuen Girl On a Plane liburua. Idazle entzutetsua da eta umeentzako 70 liburu baino gehiago argitaratu dizkiote.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
DEBORAH ALLWRIGHT: Londresen finkatutako ilustratzaile bat da eta umeentzako 40 liburu baino gehiago argitaratu dizkiote. Argitaletxe handientzat egin izan du lan, eta horien artean daude Alison Green Books, Bloomsbury, Egmont, Macmillan, Nosy Crow, Penguin Random House, Simon & Schuster, Walker Books, Albert Whitman, Scholastic eta Tiger Tales.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lorea sendagile bihurtu da eta botika kutxa magikoarekin, lagunak, peluxezko animaliak, sendatzen ditu irudimenezko jolas baten bidez. Irakurleak ere jolas horretan parte hartzera gonbidatzen ditu.
• Botika kutxa ilustratua azal hegal batekin zabaltzen da, eta pieza trokelatuak atera daitezke barrutik (tiritak, termometroa, ukendua, jarabea…). Pieza horiekin, irakurleek, jolastu eta Loreari lagunak zaintzen lagundu ahal izango diote.
• Amaieran ilustrazio zabalgarri bat du.
• Ongizatearekin eta osasunarekin lotutako hiztegia aurkezten du.
• Lanbide honetara egindako hurbiltze bat da eta irakurleei ikusarazi egiten die inguruan ditugunak zaintzearen eta haietaz kezkatzearen garrantzia; oso bereziki une honetan, osasun arloko langileek gure gizartean duten funtsezko zeregina eta sortzen duten miresmena agerian gelditu den honetan.
• Samurtasunez betetako istorioa eta ilustrazioak.
 
Gaikako kategoria: Sentimenduak / Emozioak.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Osasuna, ohitura osasungarriak.
 
Ezaguera arloak: Zientzia fisikoak-naturalak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Miriam Moss.
Marrazkilaria: Deborah Allwright.
Itzulpena: Amets Santxez Munain (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 255 x 267 mm.
Orrialdeak: 26.
Adina: 3 urtetik aurrera.