X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Ilartxoren bidaia handia
Produktu berria

Ilartxoren bidaia handia

Bilduma: ALBUMAK

ISBN: 978-84-9106-472-5
Kodea: 149659

Salneurria
10,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Ilartxok bidaiatzea erabaki du, giroz aldatzeko.
 
Girotzea: Egunerokotasuna.
 
Laburpena:
Ilartxo oso ume txikia da. Hain da txikia, non bere bizitza tamaina txiki-txikiak baldintzatzen duen: panpinen zapatak erabiltzen ditu, pospoloen kutxan lo egiten du… Ilartxok aldaketa beharra du, eta hegazkin bat eraiki du munduan zehar bidaiatzeko. Batzuetan, ordea, ez dago oso urrutira joan beharrik, bidaia handi bat egiteko.
 
Egilearen datuak:
 
DAVIDE CALI Suitzan jaio zen 1972an, eta Genevan bizi da. 1994an hasi zuen komiki banden idazle karrera Linus aldizkari italiarrean. Haurrentzako liburuak 2000. urtean idazten hasi zen eta, harrezkero, 20 lan baino gehiago argitaratu ditu. Ibaizabalekin Ilartxo albuma kaleratu du.
 
Ilustratzailearen datuak:
 
SÉBASTIEN MOURRAIN Frantzian jaio zen 1976an. Lyonen ikasi zuen Arte Grafikoko eskola batean. 2000. urtean graduatu zen, ilustratzaile bezala lantzen hasi zeneko urtean. Hainbat liburutako irudiak egin ditu eta, halaber, prentsako irudigilea da. Ibaizabalekin Ilartxo albuma argitaratu du.
 
Irudigilearen informazio gehiago jakiteko:
 
 
Nabarmentzeko alderdiak
• Ilartxok berriz ere erakutsi digu, modu atseginean eta dibertigarrian, eguneroko bizitzako erronkak eta zailtasunak gainditzen.
• Ilartxoren munduaren dimentsioek eta mugek irakurleari arazoak erlatibotasunez eta distantziaz ikusten laguntzen diote.
• Bizitzako xehetasunez eta inguruan ditugunez gozatu behar dugula ere ikasten dugu, ez dela oso urrutira joan behar bidaia ikaragarria egiteko eta gure esperientziak bizitzeko.
• Testu labur eta erraz hau dela eta, istorioaren edukia erraz ulertzen da.
• Deskribatzen dituen eguneroko egoerak irakurleak erraz antzeman ditzake; eta protagonistarekin identifikatzen laguntzen diote.
• Protagonista bera zeukan aurreko lana honako hau da: 117454 Ilartxo.
 
Sustatzen diren balioak: Ahalegina, adorea / Umorea / Autoestimua / Errespetua.
 
Ezaguera arloak:Euskara. Ingurunearen Ezaguera, Plastika.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Davide Cali.
Ilustratzailea: Sébastien Mourrain.
Itzultzailea: Uxoa Iñurrieta.
Marrazkiak: Koloretan.
Formatua: 180 x 230 mm.
Koadernaketa: Kartonea.
Orrialdeak: 40.
Adina: 4 urtetik aurrera.