X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Ilartxo

Ilartxo

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491062691
Kodea: 117454

Salneurria
10,20 €

Agregar item al pedido
Gaia: Oso ume txikiaren, ilar baten tamainako ume baten, egunerokotasuna.
 
Girotzea: Egunerokotasuna.
 
Laburpena
Ilartxo oso ume txikia da. Hain da txikia, non bere bizitza tamaina txiki-txikiak baldintzatzen duen: panpinen zapatak erabiltzen ditu, pospoloen kutxan lo egiten du… Eta ezin da saskibaloiko pilota batekin jolastu edo txirula jo, berarentzat sekulako objektuak direlako. Baina ezerk ez dio eragozten Ilartxori gauza handiak egitea eta artista bilakatzea.
 
Nabarmentzeko alderdiak
• Umorea gainditze eta ahaleginaren gaineko istorio honen ezaugarri nagusietako bat da.
• Mugek kontaketaren atsegintasuna eta lasaitasuna nabarmentzen dute, bai eta protagonistaren zintzotasun eta adore ezaugarriak ere.
• Testu labur eta erraz hau dela eta, istorioaren edukia erraz ulertzen da.
• Protagonistaren tamaina txikia eta deskribatzen dituen eguneroko erronkak eta egoerak irakurleak erraz antzeman ditzake; berarengana hurbiltzen eta berarekin identifikatzen laguntzen diote.
 
Sustatzen diren balioak:
Ahalegina, adorea, umorea, autoestimua, errespetua.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura. Ingurunearen Ezaguera, Plastika.
 
Egilearen eta ilustratzailearen datuak
 
Egilearen datuak:
DAVIDE CALI Suitzan jaio zen 1972an, eta Genevan bizi da. 1984an hasi zuen komiki banden idazle karrera Linus aldizkari italiarrean. Haurrentzako liburuak 2000. urtean idazten hasi zen eta, harrezkero, 20 lan baino gehiago argitaratu ditu.
 
Ilustratzailearen datuak:
SEBASTIEN MOURRAIN Frantzian jaio zen 1976an. Hainbat liburutako irudiak egin ditu eta, halaber, prentsako irudigilea da.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Davide Cali.
Ilustratzailea: Sébastien Mourrain.
Itzultzailea: Uxoa Iñurrieta.
Marrazkiak: Koloretan.
Formatua: 180 x 230 mm.
Koadernaketa: Kartonea.
Orrialdeak: 40.
Adina: 4 urtetik aurrera.