X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Goazen lotara!
Produktu berria

Goazen lotara!

Bilduma: EGUNEZ EGUN

ISBN: 9788491069607
Kodea: 172951

Salneurria
10,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Umeen errutina txikiak, zenbait animaliaren kumeen bidez erakutsiak.
 
Girotzea: Umeek ezagunak dituzten lekuak: etxea eta haur eskola.
 
Bildumaren laburpena: Irakurtzen ikasten ari diren umeei zuzendutako bilduma berri bat da, umeentzat gertukoak, erakargarriak eta dibertigarriak diren gaiak lantzen dituena. Bi liburuetako protagonistak animalia gizatiartuak dira, eta eguneroko egoeretan eta errutinazko jardueretan ikusiko ditugu.
 
Liburuaren laburpena: Gauero joaten dira umeak lotara, baina etxe bakoitzean modu batean egiten dute hori. Koalek ez dute txintik ateratzen, pandak oso esanekoak dira, baina azeri txikiari peluxeek hartu diote ohea, lehoi txikia ezin da lokartu soinu batek traba egiten diolako, pinguinoek beroa edo hotza dute...
 
Egilearen datuak:
 
PIERRE DELYE: Frantzia iparraldean jaio zen eta gazteentzako literaturako egile arrakastatsua da. Batez ere ipuinak eta kondaira tradizionalak landu izan ditu, baina denboraren poderioz, gertuko istorioak ere egiten hasi da, egunerokotasunari itsatsiago dauden istorioak, eta irakurtzen ikasten ari direnentzako ipuinak ere egin ditu.
 
Irudigilearen datuak:
 
CÉCILE HUDRISIER: Aitortzen du umetatik gustatzen zaiola marraztea. Arte plastikoetan graduatu ondoren, ilustrazioan arituko zela erabaki zuen. Didier Jeunesse-k argitaratu zion lehen proiektua, eta ordutik, ilustratzaile honek lilura sortzen du erabiltzen dituen materialekin, eta ilustrazio alai eta umoretsuekin.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Azal hegal zabalgarriak ditu irakurlearen jakin-mina pizteko: erantzun dibertigarriak, bereziak, umeek asmatzeko modukoak topatuko dituzte, oso umoretsuak.
• Letra larritan idatzita, errazago irakurri ahal izateko.
• Protagonistak animalia pertsonifikatuak dira.
• Ertz biribilduak dituzten azal gogorreko liburuak, txikienek erabiltzeko modukoak. Kartoi lodiari esker, oso sendoak dira.
• Gaiak erakargarriak dira bitartekarientzat, eta irakurleak identifikatuta sentituko dira istorioekin, gertukoak eta egunerokotasunarekin lotutakoak baitira.
 
Gaikako kategoria: Sentimenduak / Emozioak | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Bizikidetza, gatazkak konpontzea | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Pierre Delye.
Marrazkilaria: Cécile Hudrisier.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 195 x 195 mm.
Orrialdeak: 16.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 18 hilabetetik aurrera.