X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Formak
Produktu berria

Formak

Bilduma: GURPIL MAGIKOA

ISBN: 978-84-9106-479-4
Kodea: 149732

Salneurria
10,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Lehen matematiken ikasketa; formak eta zenbakiak.
 
Girotzea: Eguneroko bizitza.
 
Bildumaren laburpena: Irudi atseginen bidez, bira egiten duen eta irudiak erakusten dituen disko batekin batera, txikienek matematikaren hastapenak ikasiko dituzte.
 
Laburpena: Liburu honen bidez, haurrek modu atsegin eta dibertigarrian seira arte zenbatzen ikasi ahal izango dute. Irudi alai horiek eta birak ematen dituen diskoak matematikan barneratzen lagunduko diete gure txikiei.
 
Egilearen datuak:
 
PAVLA HANÁCKOVÁ Moraviako herri pintoresko batekoa da, Txekiar Errepublikan; herria mahastiz inguratuta dago. Irakurle grinatsua da haurtzarotik, eta beti nahi izan du idatzi. Ingeleseko eta txinerako graduduna da, Olomouc-eko Palacký Unibertsitateko Arte Fakultatean. Zortea izan du eta bere ama hizkuntza erabili izan du umeen liburuen literaturako editore lanetan. Bidaiari gogotsua da; doan lekura doala, hura hartzen du inspirazio. Eta bere zaletasunetako bat elikatzeko beste gauza garrantzitsu bat: jatekoa eta jatekoarekin zerikusia duen guztia.
 
Irudigilearen datuak:
 
JULIE COSSETTE Diseinuaren eta irudigintzaren arloan ia 20 urte daramatza lanean. Lehenengoa, 3Dko artista gisa bideo jokoen industrian eta, orain, irudigile independente gisa. Umeentzako liburuetako irudiak egiten ditu, eta artisautza, puntu ehunak, kakorratz lana eta pelutxezko jostailuak maite ditu.
 
Informazio gehiagorako:
 
 
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Orrialde bikoitz horietako bakoitzak gurpil magikoaren bidez irakurleak ebatz dezakeen galdera bat du.
• Irudi atseginen bidez, txikienek matematikako hastapenak ikasiko dituzte: sei zenbakira arte zenbatzen hasiko dira.
• Azal gogorreko eta iraunkorreko liburuak, ertz biribilduekin; oso egokiak ume txikientzat.
• Kolore lauen eta alaien ilustrazio arrunta.
 
Sustatzen diren balioak: Lehen matematikak ikastea. Kuriositatea. Inguratzen gaituen mundua ezagutzea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natura Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Pavla Hanácková.
Marrazkilaria: Julie Cossette.
Itzulpena: Saretik.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 170 x 170 mm.
Orrialdeak: 12.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 18 hilabetetik aurrera.