X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Ezberdinak, baina berdinak
Produktu berria

Ezberdinak, baina berdinak

Bilduma: BIKOTE BITXIAK

ISBN: 9788491064398
Kodea: 119454

Salneurria
9,00 €

Agregar item al pedido
Gaia: Animaliak.
 
Girotzea: Animalien mundua.
 
Bildumaren laburpena: Bi liburu hauek itxuraz oso desberdinak diren animalien arteko antzekotasun batzuk erakusten dituzte: antzekotasun fisikoak, antzeko habitatak edo antzeko ohiturak.
 
Laburpena:
Baliteke liburu honetako animalia bikoteak ezberdinak iruditzea, baina elkarrengandik gertu daudela erakusten duten xehetasunak dituzte: lepo luzeak, antzeko kolorea edo neurria.
 
Egilearen datuak:
 
GUIDO VAN GENECHTEN Mol-en (Belgika) jaio zen, 1957. urtean. Marrazketa, margolaritza, diseinu grafikoa eta argazkilaritza ikasi zituen Hasselt-eko Arte Ederren Akademian. 1998. urtean, haurrentzako egin zuen liburu batek sari bat irabazi zuen, eta horrek hasiera eman zion haren karrerari. Haren lanak herrialde askotan argitaratu dituzte, nola mendebaldeko herrialdeetan hala ekialdekoetan. Ibaizabal argitaletxean “Bat”“Ikusi-Makusi”“Pixkana” eta “Animaliakeriak” bildumak argitaratu ditu, bai eta Maitagarria zarelako albuma ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Testu eta ilustrazio arruntak, bisualki multzo harmonikoan eta erakargarrian integratzen direnak.
• Letra larria, irakurketa errazteko.
• Behatzeko eta hausnartzeko gaitasuna garatzera animatzen du, antzekotasunak eta desberdintasunak bilatuz.
• Kartoizko liburu iraunkorrak, murritzak eta ertz biribilduekin; oso egokiak ume txikientzat.
 
Sustatzen diren balioak: Jakiteko nahia, ezagutza; kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zainketa.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura; Zientzia fisiko-naturalak, arte-disziplinak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Guido Van Genechten.
Itzulpena: Leire Mendizabal.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 160 x 160 mm.
Orrialdeak: 20.
Zenbakia bilduman: 1.
Adina: 12 hilabetetik aurrera.