X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Egun on, kimu txiki

Egun on, kimu txiki

ISBN: 9788491064626
Kodea: 121936

Salneurria
9,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Erlaxazioa, brain gym-a, mindfulness-a.
 
Girotzea: Etxekoa.
 
Laburpena:
Brain gym-ean oinarrituta, liburu honek txikienentzako erlaxatzeko lau ariketa proposatzen ditu, mugimendu eta hitzekin. Ariketa bakoitza bi zatitan aurkezten da, testu labur eta errazekin, irudiz lagunduta: lehenengo, guraso edo irakasleei ematen zaien azalpen bat eta, bertan, ariketa nola egin eta zertarako balio duen zehazten da; bigarrenik, erlaxazio bakoitzari buruzko irudiak dituen testu bat ematen da, umeekin irakurtzeko.
 
Egilearen datuak:
 
ANNE CRAHAY egile eta irudigile belgikarra da. Zenbait lan argitaratu ditu. Diseinatzaile eta irudigile lanetan dihardu, eta diziplinak irakasten ditu Liejan.
 
Egileari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Txikienei erlaxatzen laguntzeko liburua, ariketa laburrekin eta beren gaitasunetara egokitzen diren ariketekin.
• Lau ariketa ditu, eta horiek lehenengo helduei azaltzen zaizkie (gurasoak, irakasleak…), jarraibide erraz eta zehaztuekin, irudiekin lagunduta.
• Ariketa bakoitzaren ondoren, ipuin labur bat dago, irudiak dituena, umeei irakurtzeko, ariketarekin lotu ahal izateko.
• Estetika gozoa eta modernoa da, eta ukitu minimalista du; liburuaren tonuari ondo lotzen zaio.
• Ariketa horiek onuretako batzuk dira autoezagutza eta autoestimua suspertzen dituela, erlaxatzeko gaitasuna, sozializazioa, arreta eta kontzentrazioa.
 
Sustatzen diren balioak: Erlaxazioa, lasaitasuna, jarrera osasungarriak, gorputzaren eta buruaren zaintza txikitatik.
 
Ezaguera arloak: Arte-diziplinak, Giza zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Anne Crahay.
Itzulpena: Garazi Otegi (Saretik).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 176 x 253 mm.
Orrialdeak: 44.
Adina: 3 urtetik aurrera.