X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Dantzariak falta dira
Produktu berria

Dantzariak falta dira

Bilduma: KALE NAGUSIA

ISBN: 978-84-9106-742-9
Kodea: 165017

Salneurria
10,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Kale bateko auzotarren bizipenak.
 
Girotzea: Hiri bateangaur egun.
 
Bildumaren laburpena: Bildumako liburu bakoitzak Kale Nagusiako auzotar baten egunerokoa aurkezten digu.
 
Laburpena: Kale Nagusian zalaparta da nagusi gaur: Prima Pavlovak eta bere dantza eskolak lehen emanaldia eskaini behar dute. Baina…, non daude protagonistak? Sartu, eta lagunduko al diogu aztarnaren bat topatzen?
 
Egile eta marrazkilariaren datuak:
 
KATE HINDLEY: Umeentzako liburuen egilea eta ilustratzailea da; Bristol-en (Ingalaterra) bizi da. Hainbat liburu argitaratu ditu zenbait herrialdetan.
 
Irudigileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburu bakoitzeko protagonista auzokide bat da.
• Testu errimadunaren bidez, txikienek istorioari jarrai diezaiokete.
• Azal hegal bakoitzean, kontaketaren xehetasun bat dago ezkutuan eta, horrela, irakurlea hura ezagutzera eta irakurtzen saiatzera animatzen da.
• Ilustrazio oso adierazgarriak; auzokide bakoitzaren izaera sendotzen dute.
• Irudi kolorista eta dibertigarria; horren bidez, irakurleak imajina dezake, pertsonaia bakoitzetik abiatuta.
• Irakurleak inguruneko pertsonei eta profesionalei arreta eskaintzea sustatzen du.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Gizarte kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Enpatia, eskuzabaltasuna | Sexuen arteko berdintasuna, pertsonen arteko berdintasuna | Arraza aniztasuna, kultura aniztasuna | Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Fisika eta Natur Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Kate Hindley.
Marrazkilaria:Kate Hindley.
Itzulpena: Saretik Hezkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 175 x 190 mm.
Orrialdeak: 12.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 3 urtetik aurrera.