X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Burgi, maite zaitugu!

Burgi, maite zaitugu!

Bilduma: BURGI

ISBN: 9788483948989
Kodea: 106168

Salneurria
9,85 €

Agregar item al pedido
Gaia: Burgi hartzaren eguneroko abenturak.
 
Girotzea: Burgi bizi den basoa
 
Laburpena:
Burgik norbaitekin jolas egin nahi du, baina lagunik onena galdu duen arkumetxoa besterik ez du aurkitu. Burgik ezagutzen ditu basoko animalia guztiak eta, beraz, laguna aurkitzen lagunduko dio, baina aurkitzean, bi arkumetxoak elkarrekin joan eta Burgi berriro bakarrik geldituko da. Zorionez, berak uste baino lagun gehiago ditu.
 
Egilearen datuak:
 
DAVID MELLING freelance irudigile ingeles bat da. Haren liburu batzuek zenbait sari lortu dituzte, hala nola Kate Greenaway saria. Orain arte, 60 liburu baino gehiago irudiztatu ditu; haietatik 15 egin ditu irudiztatzeaz gain, irudigileaz gain. Gaur egun, Oxforden bizi da.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Pertsonaia maite, baldar eta kankailua, irakurlearen begikotasuna erakartzen duena.
• Pertsonaia atseginez betetako mundu bat.
• Irudi atseginak eta oso dibertigarriak.
• Azken bi orrialdeetan, istorioarekin lotutako umorezko elementuen zerrenda bat dago.
• Letra larriak, kartoizko orriak eta ertz biribilak.
 
Sustatzen diren balioak:
Adiskidetasuna; senide eta lagunekiko konfiantza; munduko gauza berriak ikasteko interesa; zintzotasuna; maitasunak zer garrantzia duen pertsonak hazteari begira; eta lagunak zeinen garrantzitsuak diren, aholkulari onenen gisa.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Igurunearen Ezaguera.
 
Bilduma honetako beste izenburu batzuk:
1. Burgik besarkada bat behar du. 2. Lasai, Burgi. 3. Burgi eta pijama festa. 4. Zorionak, Burgi!
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: David Melling.
Itzulpena: Miren Agur Meabe.
Marrazkiak: Koloretan.
Orrialdeak: 30.
Zenbakia bilduman: 5.
Formatua: 165 x 165 mm.
Koadernaketa: Kartonea.
Prezioa: 8,50 €.
Adina: 3 urtetik aurrera.